https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Foru Aldundiak Urkiolako KBEren kudeaketa plana onartu du

Parke Naturalak Urkiola kudeatzeko, babesteko eta zaintzeko 56 neurri jasotzen ditu. Urkiolako KBEk 6.019 hektarea ditu; horietatik 844 Araban daude eta gainerakoak Bizkaian

Arabak, bihartik aurrera, Natura 2000 Sareko bere beste gune babestu bat, alegia, Urkiolako Parke Naturala eta KBE (kontserbazio bereziko eremua), kudeatzeko plan berria izango du. Gune natural babestu horrek 6.019 hektarea ditu, 844 Araban eta gainerakoak Bizkaian. Horiek horrela, Arabako Foru Aldundiak, bihar, Urkiolako kudeaketa plana onartuko du, zeina Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera egin baita.

Urkiolako KBEren kudeaketa planak 56 kudeaketa neurri ditu eta haren aurrekontua milioi erditik gora doa, hain zuen 563.530 euro da. Diru hori administrazio eskudunek jarriko dute; batez ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabako Foru Aldundiak. Ekintza horiek biodibertsitatea babestea eta zaintzea dute helburu, bai eta ere erabilera publikoa antolatzea, zientzia eta ikerlan jarduna arautzea eta nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta ehiza jarduerak, besteak beste, xedatzea.

Zehatz-mehatz, plan berriak zaintza neurri bereziak eskatzen dituzten gako diren bost arlo jasotzen ditu: haitzuloak eta harkaiztiak, basoak, lahardiak eta larreak, zohikaztegiak eta Urkiolako ibai sistema. Denek ala denek ingurumen interesa duten habitatak eta denek ala denek lotura handia dute natura balio handia duten animalia eta landare espeziekin.

Sai zuria, belatz handia eta “Ophioglossum vulgatum”a

Horixe da, izan ere, Urkiolako KBEko zenbait espezie esanguratsuren egoera, hala nola, sai zuriarena, belatz handiarena, belatxinga mokogorriarena, belatxinga mokohoriarena eta haitzuloetako zazpi saguzar espezierena.

Planak zenbait landare espezie ere baditu ikusmiran, hala nola, nartzisoak, begi-belar alpetarra (Tozziaalpina), Aster alpinus-a, Armeria pubinevis-a eta Ophioglossum vulgatum-a, iratze txiki bat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos