Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos

Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolak ehun bat jarduera garatuko ditu

Aurten, nobedade gisa, Trebiñura ere helduko da

Paul Picado

Miércoles, 19 de septiembre 2018, 23:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolak bigarren urteurrena beteko du aurten. Iaz, 3.000 pertsonak parte hartu zuten eta izanda arrakasta ikusita, aurten Trebiñura ere zabalduko dituzte jarduera. Beraz, esan daiteke dagoeneko Arabako Kuadrilla guztietan egingo dira. Guztira, ehun jarduera baino gehiago izango dira.

Jarduerak Arabako Kuadrilla eta herri guztietan egingo dira, eta helburua emakumeak ahalduntzeko ekimenak sortzea eta parte hartzea da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna ere lortze aldera.

Eskola hori, Euskadiko ahalduntze eskolen artean bakarra da, izan ere, udalaz gaindiko da, eta Kuadrilla, udalerri, herri eta elkarte guztiak barne hartzen ditu. Bestalde, parte-hartzailea da, hau da, lurraldeko eragile politikoek, teknikariek eta elkarteek parte hartzen dute.

Iaz 113 jarduera egin ziren Araba osoan, eta haietako asko Kuadrilla bakoitzaren arabera desberdinak izan ziren, elkarteek eta errealitate soziokulturalek agertutako interesen arabera.

Ikasturte berriaren ildo estrategiko nagusiak hauek izango dira: feminismoa, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea, sexu eta genero identitateak, subjektibotasuna eta balio aldaketa, kultura artekotasuna eta solidaritatea, kultura berriz definitzea, komunikazioa eta gizarte gaitasuna, ekonomia feminista, ahalduntze soziopolitikoa eta lurralde osoko jarduera estrategikoak, Kuadrillen arabera.

Aurten datorren ostiralean hasiko da ikasturtea, Trebiñuko enklabea, eta helburua Trebiñuko eta Argantzongo udalerrietan berdintasun politiko egonkorrak finkatzea eta hango errealitateetara egokitzea izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios