Borrar

Arabako Antzinako Musika Asteak 8 kontzertu emango ditu aurten

Gasteizen bost kontzertu izango dira eta beste hirurak lurraldeko beste herri batzuetan

Paul Picado

Martes, 4 de septiembre 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten Arabako Antzinako Musika Astea antolatu da berriro, eta dagoeneko 36. edizioa izango da. Guztira zortzi kontzertu antolatu dira, eta lehenengoa joan den larunbatean izan zen, Le Nouveau Concert-en Arte Ederren Museoan emandakoa hain zuzen ere. Bigarrena gaur izango da, La Danserye-ren esku, Santa Maria Katedralean, 20.15ean.

Musika Astearen helburua Arabako erreferentea eta ekitaldirik garrantzitsuenetakoa izatea da, eta lortu egin du. Horren erakusgarria da gonbidapenak banatuko direla jakinarazten denean sortzen diren ilara handiak. Ohikoa den moduan Gasteizen izango dira kontzertu gehienak, bost, hain zuzen. Gehieneak Santa Maria Katedralean izango dira baina Arte Ederren Museoan izan da lehenengoa. Gainerakoetan ez bezala doan izan zen sarrera, gonbidapenik gabe.

Gaurko kontzertua esan bezala Santa Maria Katedralean izango da. Kasu honetan, gonbidapena atera beharko da aurretik. Kontzertua Murtzian sortutako La Danserye taldeak emango du. Errenazimenduko musika batik bat egiten dute, eta kide guztiek haize-tresnak ikertzen eta berregiten dituzte. Irakasle ospetsuekin prestatu dira, hainbat ikastaro eta eskolatan, hala nola Jean Tubéry, Josep Borràs, Douglas Kirk, Renate Hildebrant, Jordi Savall edo Jeremy Westekin.

Hurrengo kontzertua bihar izango da, La Ritirataren esku. Talde hau Josetxu Obregon biolontxelo-jotzaileak sortu zuen, barroko, klasizismo eta lehen erromantizismoaren errepertorioak aztertzeko. Ostegunean emakumez osatutako Tiburtina taldea izango da, eta azken kontzertua, ostiralekoa, Done Petri elizan izango da, Ars Atlántica taldearekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios