https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Aldundia Orkestrako Administrazio Kontseiluan sartu da

ELCORREO.COM

Maria Pilar Garcia de Salazar Arabako Ekonomia Garapeneko eta Lurralde Orekako diputatua Orkestrako Administrazio Kontseiluan sartu da. Lehiakortasuneko Euskal Institutuak adierazi du Arabako Foru Aldundia Orkestran sartzea «garrantzitsua» dela, dagoeneko Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lan egiten baitu, «Euskadiko lehiakortasuna bermatzeko».

«Herritarren ongizateari enpresen lehiakortasunaren bidez laguntzeko xedez, Orkestra dagoeneko hasia da Arabako Foru Aldundiarekin batera proiektuak garatzen eta lantzen, lurraldearen gaur egungo eta etorkizuneko lehiakortasun errokei aurre egiten laguntzeko» azaldu dute Orkestrako iturriek.

Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurralde historikoetan gertatu den bezala, «Arabako gizarte eta ekonomia eragileekin lotura berriak estutzen jarraitzeko aukera ematen du erabakiak, aurrera eraman behar diren estrategia eta ikerketa eraldatzaileko ekintzetan modu koordinatuan lan egiteko».

Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiaren hitzetan, Arabako Foru Aldundia institutuan sartzea «aurrerapauso bat da, lurraldeko erakunde guztiekin batera lan egiteko, gainerako erakundeak, unibertsitate mundua eta enpresak ere kontuan hartuta, Orkestrak hamargarren urteurreneko manifestuan azaldu zituen erronketan».

Era berean, bere iritziz, Arabako Foru Aldundia Orkestran sartzea «funtsezkoa da Euskadiren lehiakortasuna indartzera bideratutako politikak eta ekintzak koordinatzeko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos