https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak Zuiako saneamendu eta arazketa obrak esleitu ditu milioi bat euro baino gehiagoan

Kolektore berri bat eraikiko da, Lukianoko eta Aperregiko herrietako ur hondakinak Zuiako araztegiarekin lotuko dituena, zeina Bitorianon baitago

Zuiako administrazio batzarretako uren saneamenduaeta arazketa hobetzearren, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailak proiektua onartu du, Lukianoko eta Aperregiko hondakin urak hodi biltzaile berri baten bidez Zuiako araztegiarekin lotzekoa (Bitorianon dago Zuiako araztegia).

Obren aurrekontua 1.121.808 eurokoa izango da, eta gauzatzeko epea hamar hilabetekoa. Era honetan, bi administrazio batzarretako arazketasistemak ordeztuko dira. Izan ere, gaur egun erabiltzen dituzten hobi septikoek 40 urtetik gora dute eta egoera txarrean daude; gainera, zuzenean Baia ibaiaren adarra den Trakillurte errekara isurtzen dituzte urak, nahiz eta ingurune hori 2015ean Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu zen. Hain zuzen ere, Aperregiko Kontzejuari hainbat aldiz eskatu zaio bere hobi septikoaren egoera txarra konpontzeko.

Hurrengo fase batean, Gillernako herria eta araztegia lotzeko obrak egingo dira. Horiek guztiak Arabako Lurralde Historikoko Hornidura eta Saneamendu Plan Gidarian daude jasota. Hala, Foru Aldundiak finantzatzen du proiektua, kontzejuei lagunduz, haiek baitira arlo horren gaineko eskumena dutenak, aurre eginez toki erakunde txikiek lan horiei ekiteko izaten dituzten zailtasun ekonomikoak, ezinbestekoak izanik, ordea, lurralde historikoko ur ibilgu naturalen egoera ekologiko onerako.

Ezaugarri teknikoak

Zehazki, proiektuan jasotzen da Aperregitik Lukianora grabitatez doan kolekore bat; haren bitartez, bi herrietako eta sakabanatutadauden baserrietako ur hondakinak batzen dira. Handik, proiektuan jasotakoponpaketa estazio berriari esker, urak araztegiraino ponpatuko dira. Hodi berriek Ugalde ibaia lur azpitik zeharkatzen dute, ibaia ez kutsatzeko. Proiektuan, gainera, A-4415 eta A-4517 errepideak gurutzatzeko zangak eraikitzea jasota dator.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos