Borrar

Arabak onetsi du Arabaren garapen jasangarrirako 165 neurriko ekintza programa

Ekintza programa horretan biltzen dira Arabako Lurralde Historikoko Garapen Jasangarriko Plan Berrian jasotzen diren helburuak betetzeko Foru Aldundiaren sail guztiek gauzatuko dituzten ekintza zehatzak

i.agote

Viernes, 13 de abril 2018, 23:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iragan urrian Arabako Lurralde Historikoko Garapen Jasangarriko 2018-2030 Plana onetsi ostean,Arabako Foru Aldundiak eredu izan nahi izan du eta bere ekintza programa idatzi, sinetsita ezen erakundeek eredu izan behar dutela eta bultzatu egin behar dituztela lurraldeko garapen jasangarriko helburuak. Zehazki, planak helburuak jartzen ditu Arabarentzat, denek ere ekonomia lehiakor eta arduratsu bat dutela ardatz; natura ondarea kontserbatzea; lurralde orekatu bat; osasuna sustatzea; ekitatea eta justizia soziala, hurrengo belaunaldiekiko konpromisoa eta gobernu arduratsua. Gonbidapena egiten die toki administrazioei eta agente sozial eta ekonomikoei helburu horiek betetzen dituzten ekintzak gauzatzera.

Egoera horretan, Gobernu Kontseiluak bere ekintza programa onetsi du, guztira 165 neurri jasotzen dituena datozen 3 urteetarako, betiere Garapen Jasangarriko Planaren helburuak bete nahirik, eta Arabako Foru Aldundiaren sail eta egitura guztiek zeharka parte hartzen dutelarikhartan.

Neurri bakoitza kontsultatu ahal da web orrian www.araba.eus; neurri guztiek helburu bakarra daukate, Araba jasangarriagoaren alde egitea. Ekintza horietako batzuek foru egitura guztiari eragiten diete, hala nola ekonomia zirkularra ezartzea aktiboki, erosketa publiko arduratsuak egitea edo barnera begirako sentikortze bat, jasangarritasunaren balioen ingurukoa.

Programak, halaber, ekintza oso zehatzak biltzen ditu, hala nola ibilbide berdeen sarea zabaltzea, apustu garbia eginez mugikortasun jasangarriaren alde eta turismo arduratsuaren alde; fiskalitate berdea deritzona, herritarren eta enpresa sarearen ekintza eta bizimolde jasangarriak sariztatzen dituena; nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua; eskualde garraioko eredu berri bat ezartzea, eraginkortasun energetikoko plan bat ezartzea foru eraikinetarako; enplegu plan bat sustatzea, autonomoak, epe luzeko langabetuak eta lanbide heziketa aintzat hartuko dituena; emakumeen kirolari laguntzea; emakume abeltzainen aldeko diskriminazio positiboa; xenofobiaren kontrako sentikortze programa berriak, besteak beste.

Bada neurri oso garrantzitsu bat nabarmendu beharrekoa: lurraldearen adierazle oso zehatzak definitu behar dira, etorki unean ekintza programa nola betetzen den ebaluatzeko modua emango dutenak eta gure lurraldearen jasangarritasun maila ebaluatuko dutenak.

Azken batean, helburua da eredu izatea eta koherentziaz integratzea Arabako Foru Aldundiaren kudeaketan eta politiketan jasangarritasun irizpideak. Alde horretatik, bada, Arabako toki erakunde batzuek (Kuadrillek, udalek eta kontzejuek), nork bere ekintza programak landuko ditu, Arabako Garapen Jasangarriko Planean jasotako helburuekin bat egiteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios