Borrar

Arabak 2,3 milioi euro bideratuko ditu inbertsioak egiteko nekazaritzako ustiategietan

sergio eguía

Miércoles, 6 de diciembre 2017, 23:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gobernu Kontseiluak nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdia ebatzi du –LGNEFekin batera finantzatuta 2017, 2018 eta 2019 urteetarako–, ustiategietako 188 pertsona titular izango direla 2.320.955,66 euroren onuradun.

Diruz laguntzen diren inbertsioak eta jarduerak 2017an hasi beharko dira, eta, amaitu, 2017ko, 2018ko edo 2019ko abenduaren 31 baino lehen, dirulaguntzaren epeen arabera. Hala ere, diruz lagundutako inbertsioen plana aldatzeko eskatu ahal izango da, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta betiere inbertsioak gauzatu aurretik.

Inbertsiorik garrantzitsuenak hauetarako dira: makineria erosteko, nekazaritzako lurzoruaren kudeaketan eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko; modernizaziorako, kostuak gutxitu eta produktibitatea hobetzeko; nekazaritzako jarduerak dibertsifikatzeko; ureztatze eraikin eta instalazioetarako; animalien ongizateari buruzko araudia betetzeko; eta energia aurreztea eta jaulkipenak gutxitzea dakarten teknologietarako.

Diruz lagundutako jarduera edo inbertsio guztiek bete egin beharko dute ingurumen, higiene, animalien osasun eta animalien ongizate gaietan indarrean dagoen araudia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios