https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak mila biztanle baino gutxiagoko toki erakundeei beren proiektuetan lagunduko die

Pilar Garcia de Salazar diputatu nagusiordea./E..C
Pilar Garcia de Salazar diputatu nagusiordea. / E..C

Besteak beste obrak izapidetzen eta kontratatzen lagunduko du

PAUL PICADO

Mila biztanle baino gutxiagoko toki erakundeek hemendik aurrera diru-laguntza bat jasoko dute Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailaren eskutik, izan ere, aholkularitza zerbitzu bat abian jarri du biztanle kopuru hori duten herriei zenbait alderditan laguntzeko, hala nola Obra eta Zerbitzuen Foru Planean jasotzen diren proiektuen obrak izapidetzen eta kontratatzen. Horrenbestez, plan horretan, kontratazio legearen irizpide berriak ezarri behar izan dira.

Pilar Garcia de Salazar diputatu nagusiordeak azaldutakoaren arabera, hemendik aurrera Kontratuen Legearen arautegira egokitu beharko da, izan ere, aldaketa horiek beste eskaera eta kezka batzuk ekartzen dituzte tokiko erakundeentzat, batik bat administrazio egitura bat duten erakunde txikienentzat.

Hain zuzen horregatik tokiko erakundeei aholkatzeko kontratu bat lizitaziora ateratzea erabaki dute, eguneroko kontu guztiak kudeatzen laguntzeko, hala nola balio erantsiaren gaineko zergan eta obrak kontratatzeko izapideetan. Baina aholkularitza Foru Planaren diru-laguntza jasotzen duten 1.000 biztanletik beherako administrazio batzarrei eta udalei emango zaie.

Besteak beste kudeaketa hauek egiten lagundu du zerbitzu horrek: administrazio izapideak egiten, pleguak idazten, obra-zuzendaritzako langileak kontratatzen, lizitazioak egiten (ALHAO eta hala badagokio, EBAOn eta Eusko Jaurlaritzako kontratatzailearen profilean argitaratzea), esleipenetan, kontratuak egiten, obra ziurtagiriak egiten, urteko aitorpena egiten, hirugarrenekin egindako eragiketen gaineko informazio aitorpena (347 eredua) eta hiruhilekoaren edo hileko aitorpenak egiten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos