https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak lana bilatzen lagunduko die 80 langaberi

Lau enplegu-anezka izango ditu: 2 Gasteizen eta bana Laudion eta Agurainen

PAUL PICADO

Arabak enplegua bilatzen lagunduko die bertako 80 langaberi. Horretarako lau enplegu-anezka abian jarriko dira urrian. Horietatik, bi, Gasteizen egongo dira, bat, Laudion eta beste bat Agurainen. Helburua langabeei tresna eraginkorra ematea da, lanpostu bat aurkitzeko aukera hobe dezaten.

Iaz enplegu-anezkek oso emaitza onak lortu zituzten, izan ere, parte hartu zuten hamar pertsonatatik seik besteren konturako lana aurkitu zuten zenbait sektore profesionaletan. Horrez gain, enplegua lortu zutenen artean, bostetik bat, mugagabea izan zen. Horrela, gaur egun lan-merkatuak duen batez besteko enplegagarritasun-tasa hobetu zuten.

Lau enplegu-anezka horietan, guztira, 80 plaza eskainiko dira, eta langabezia-mailarik handiena duten Arabako eskualdeetan langabeziaren aurka borrokatzeko izango dira. Lanbidek 500.000 euroko diru-laguntza emango du horretarako.

Enplegu-anezka horietan izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da. Anezka bakoitzak 20 plaza izango ditu eta hartzaileak 18 eta 60 urte bitarteko langabeak izango dira, edozein dela haien prestakuntza-maila: ikasketarik gabe, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa edo Unibertsitateko ikasketak.

Izena emateko, anezken webgunean bertan egin daiteke (www.lanzaderasdeempleo.es), edo bestela, zuzenean joan daiteke Gasteizko Udalaren CETIC zentrora, Laudioko Udaleko Tokiko Garapen Agentziara eta Aguraingo Udalera.

Hautatzen diren pertsonak astero zenbait egunetan bilduko dira Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo Udalek doan utzitako lokaletan. Zenbait jarduera egingo dituzte lana bilatzen laguntzeko: lantegiak eta adimen emozionala, komunikazio dinamika, marka pertsonala eta 2.0 enplegu bilaketa, elkarrizketa pertsonaletarako trebatu, enplegagarritasun mapak egin eta enpresetara joan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos