https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak inoiz ez beste diru bildu du 2017an, eta hazkundea %13 izan da

Ramiro Gonzálezek ontzat eman du maiatza baino lehenago ETELaren testu bat buruturik edukitzeko konpromisoa; lege horrek erraztu egingo du hurrengo ekarpenen legearen inguruan adostasuna lortzeko modua

I.AGOTE

«Baieztatu ahal izan dugu 2017a aparteko urtea izan dela dirubilketan: iaz aldean, % 13 hazi gara, eta krisiaren aurreko kopuruak gainditu ditugu”. Horrelaxe laburtu du Ramiro González diputatu nagusiak Arabako Foru Aldundiaren zerga bilketa. Guztira, Arabako Ogasunak 2.303 milioi euro bildu ditu, hau da, 2016an baino 265,3 milioi euro gehiago. “Emaitza onak dira hauek, lurraldean izan den ekonomiaren susperraldiaren ondorio eta Foru Gobernuaren zorroztasunaren eta kudeaketa onaren ondorio», azpimarratu du.

Arabako diputatu nagusia gaur goizean agertu da Arabako Batzar Nagusien aurrera, kontu ematera joan den astean egin zen Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bileran landutako gaiez, han agerian jarri baitzen Araba izan dela zergetan diru gehien bildu duen lurraldea, iaz baino % 13 gehiago bildu baitu, Bizkaian % 11,7 gehiago izan delarik, eta Gipuzkoan % 11,3 gehiago.

Eta, hori guztia, Araban zerga guztietan hazkunde homogeneoa izan delako.Zehatzago esateko, gehien hazi den zerga sozietateen gaineko zerga izan da, % 20,3 hazi baita, eta 183,9 milioi eurotaraino iritsi, enpresen irabaziak ere hazi egin direlako.

PFEZn ere positiboak dira datuak, 2016an baino % 7,3 gehiago bildu baita, enpleguetan eta soldatetan izandako hobetzearen ondorioz.

Izan ere, bai laneko atxikipenetan bai autonomoen konturako ordainketetan nabarmena izan da hobekuntza.

Zeharkako zergei dagokienez, Gonzálezek nabarmendu egin duArabako Foru Ogasunak berak zuzenean kudeatzen duen BEZaren bidez 482,3 milioi euro bildu izana, % 12,2 gehiago, iaz aldean. «Seinale da ekonomia eta kontsumoa ondo ari direla suspertzen gure lurraldean», agertu du gogobeterikdiputatu nagusiak.

Ekarpen legeaRamiro Gonzalezek ontzat eman du maiatza baino lehenago ETELaren testu bat buruturik edukitzeko konpromisoa; legehorrek erraztu egingo du hurrengo ekarpenen legearen inguruan adostasuna lortzeko modua. Bide batez, dei egin die indar politiko guztiei lege horren aldaketa adostu dadin. Izan ere, gogorarazi duenez, «erakundeen lana antzua izango da baldin eta Legebiltzarreko oposizioko taldeak eskuak garbitu eta bustitzen ez badira» «funtsezkoa eta erabakigarria» den aldaketa horrekin. Konfiantza duela erakutsi du ildo horretan gogora ekarriz: «adostasun eta akordio sasoian bizi gara».

Azkenik, Ramiro Gonzálezek nabarmendu du «ekarpenlegeak emaitza ona eman duela, eta lurralde historiko batek ere ez duela kalterik nozitu, Arabak ereez».

Izan ere, Arabak 53.9 milioi euro jaso ditu funts horretatik, eta, horri esker, % 99 lortu du koefiziente horizontalean, hau da, ez du egin beharko egiazko dirubilketari dagokiona baino ekarpen handiagoa. «Ez da halakorik gertatu 2015. urteaz geroztik», adierazi du González

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos