https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak babesa eskaini die Vicente Abreu Federazioan bildutako gizarte zerbitzuen elkarteei

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak parte hartu du ate irekien jardunaldian

I.AGOTE

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak Arabako Foru Aldundiaren babesa agertu die gure lurralde historikoan gizarte zerbitzuen alorrean diharduten elkarteei. Gizarte Zerbitzuen Sailaren buruak parte hartu du gaur goizean Vicente Abreu Elkarteen Federazioak antolatu duen ate irekien jardunaldian. Federazioa, bera osatzen duten 21 erakundeak eta hauek egiten dituzten jarduera eta zerbitzuak ezagutaraztea izan da jardunaldi horren helburua.

1995az geroztik, elkarte hauek lokal bat daukate Gasteizen, eta bertan egiten dituzte beren zereginak gizarte zerbitzuen alorrean, bereziki ezintasuna sortzen duten gabezia psikiko, fisiko edo sentsorialak dituzten pertsonak gizarteratzearen eremuan

Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Udalarekiko hitzarmen bat dauka lurralde historikoan gizarte zerbitzuen alorrean diharduten elkarteek sozietate egoitza gisa erabiltzen duten lokal hori mantentzeko. Gizarte Zerbitzuen Sailak iaz 54.700 euro bideratu zituen egoitza horren mantentzera.

Iazko hitzarmenari dagokionez, Arabako Foru Aldundiak indartu egin zuen 2017an Vicente Abreu Federazioarentzako babesa, bere ekarpenaren zenbatekoa handituz, desfibriladore baten erosketa, gela erkideen hosgabetzea eta esku-hartze sozialeko lurraldeko hitzarmenaren aplikaziotik sortutako soldata gehikuntza finantzatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos