Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
sergio eguía
Viernes, 19 de enero 2018
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Arabako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du autokarabana turismorako bere eskaintza Nazioarteko Turismo Ferian (FITUR), gure lurraldeak bidaiari mota horren esku jartzen dituen zerbitzu eta baliabide guztiak biltzen dituen argitalpen batekin; informazio hori probintziako turismo baliabide nagusiekin gozatzeko proposamen eta ideiekin osatzen da.
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatua izan da buru turismo sustapeneko material berria aurkezteko ekitaldian, Euskadik FITURen daukan standean, eta azaldu du nola ekimen hau datorren estrategia bat sakontzera, “Kuadrilla eta udal guztiekin koordinaturik turismo eskaintza oso eta askotariko bat diseinatzeko estrategia, hain zuzen, turista mota guztien eskaera eta beharrizanei egokitua.”
“Autokarabana turismoa boladan dago, barne merkatuan izan duen hazkundearengatik, baina, batez ere, kanpoko merkatuaren bultzadarengatik: kalkuluen arabera, iaz 250.000 inguru autokarabanista atzerritar iritsi ziren Espainiara. Eta Araba lurralde ezin egokiagoa da turismo mota horrentzat, hainbat arrazoirengatik: gaua igarotzeko guneen sare moderno bat, errepide onak, natura gainezka, lasaitasuna eta segurtasuna...", nabarmendu ditu.
Gonzálezen esanetan, autokarabana, hala, kanpamentu nagusi ezin hobea da “Arabaren bazter guztiak ezagutzeko, oinez edo bizikletaz korritzeko haren natura parkeak, udako bero sapak itzaltzeko haren barnealdeko hondartza bandera urdinekikoetan, edo hango Erdi Aroko herrien babesean paseatzeko. Halaber, ehunka urteko upategi aitzindariak bisitatzeko, non munduko ardorik onenetako batzuk egiten baitira, eta lehen mailako gastronomia batez gozatzeko”.
“Hori guztia, lurralde honek berezkoa duen lasaitasun eta segurtasun giroan, masifikaziorik ez delarik urteko sasoi batean ere, ingurua zaintzea bere ezaugarria izateaz harrotzen den lurralde honetan".
Arabak gaua igarotzeko zortzi gune jartzen ditu ibilgailu mota horretan bidaiatzea laket duten pertsonen eskura, ur zikinak husteko sistemez eta beste zerbitzu osagarri batzuez horniturik. Gune horiek lurralde historiko osoan zehar daude estrategikoki banaturik: Gasteizen, Amurrion, Agurainen, Bastidan, Elciegon, Oionen, Urizaharrean eta Santi Kurutze Kanpezu.
“Autokarabana turismoa Araban” argitalpena gaur aurkeztu da FITURen, eta 56 orrialde ditu; liburuxkan, zortzi gune horiei buruzko informazio guztia jasotzen da, bai eta beste baliabide lagungarri batzuei buruzkoa ere, hala nola aparkalekuak, enpresa espezializatuak eta kanpina. Gune bakoitzak bere izena du, eta kokatzeko bere GPS koordenatuak, deskribapena eta ezaugarriak nahiz gertu eta oinez iristeko moduan diren zerbitzuak (botikak, supermerkatuak, jatetxeak eta abar).
Informazio praktiko hori probintziako turismo baliabide nagusiekin gozatzeko proposamen batzuekin osatzen da (Erdi Aroko herriak, mendi ibilaldietako ibilbideak, natura parkeak, ondarea, museoak eta abar). Gida amaitzeko, Arabako probintziaren mapa bat dator, azaltzen duena non dauden autokarabanan bidaiatzen direnentzako gune bakoitza eta gainerako baliabideak.
Arabako Foru Aldundiak datozen asteetan banatuko du material hori lurralde historikoko turismo bulego guztietan, eta bere web atarian ere ipiniko du sarbide bat www.alavaturismo.eus , mugikorretara jaitsi ahal izateko. Era berean, sare sozialen bidez zabalduko du haren edukia, gaur aurkezpen ekitaldian zehar proiektatuko den sustapen bideo bat baliatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.