Borrar

Araba Euskaraz jaia izango da igandean Argantzunen

Aurten aukeratutako leloa 'Irrikitan' izan da

Paul Picado

Martes, 12 de junio 2018, 23:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren igandean euskararen aldeko Araba Euskaraz jaia izango dugu Argantzunen, Argantzon ikastolak antolatuta. Aurten «Irrikitan» leloa aukeratu dute, izan ere, LH abian jartzeko irrikitan daude, Trebiñu Araban sartzeko irrikitan, bere metodologia eta lan egiteko moduetan sakontzen jarraitzeko irrikitan, ikasten jarraitzeko irrikitan, euskara bultzatzeko irrikitan eta abar.

Ez da lehen aldia Argantzunen antolatzen dela, izan ere, 2001. eta 2007. urtean ere han egin zen. Baina Argantzon ikastolaren egoera berezia da, izan ere, ofizialki Burgosen kokatu dago, Araba barruan badago ere. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan alta emanda ez dagoenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezin du zuzenean esku hartu euskara sustatzeagatik emandako diru-laguntzan, eta horrek zailtasun handiak ekarri ditu.

Argantzon ikastola 2003. urtean sortu zen hango A ereduko eskola publikoa 2001. urtean itxi eta gero. Hamaika haur eta bi irakaslerekin jarri zen martxan, eta azken urteetan 40 eta 50 haur inguru izan dira, zazpi irakaslerekin. Hala ere, egoera ez da erraza izan eta urtero arazo ekonomikoak izan dituzte, lehen diru-laguntza handiagoa jasotzen zutelako. Orain, Udalaren laguntzari, gurasoen kuotari, Ikastolen Elkarteari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandako diru-laguntzari esker jarraitzen du aurrera.

Bestalde, familia askoren eskaera kontuan hartuz, ikastola handitu egingo da, izan ere, Haur Hezkuntzaz gain, Lehen Hezkuntza ere eskainiko du, baina eraikina Trebiñutik kanpo kokatu behar izango dute, Sagastietan hain zuzen.

Horrenbestez, aurten Araba Euskaraz jaialdiaren helburua ikastolaren egoeraren berri ematea eta Trebiñu herria ezagutzea izango da. Ospakizunean biltzen duten dirua Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko erabiliko dute. Hemen duzue egitarau osoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios