

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Miércoles, 16 de noviembre 2022
2023ko Araba Euskaraz Olarizun ospatuko da. Baina egun erraldoia iritsi baino lehen, urte guztian, makina bat proposamen izango dituzte ikastolen jaialdia berotzen joateko, euskarari beste bultzadatxo bat emateko... Ostiral honetan bertan, kalejira bat izango da, Agurainen, San Juan plazatik abiatu eta Santa Maria plazaraino heldu arte, 17.30etik aurrera. Musika izango da nagusi baina bestelako osagai batzuekin lagunduta. Erritmoa jartzeaz Asier Burguette dj-ak, Malabaristak eta Hankaluzeak arduratuko dira. Horrez gain, fotokola eta txosna ere izango dituzte. «Konfetia ekarri eta zatoz gurEKIN», gonbidatzen dute.
Aipatu bezala, ekimenak garatuz joango dira eta abenduaren 4an esaterako, beste kontu bat prestatu dute: Araba Euskaraz 2023 aurkezteko, Go!azen telesaileko lagunek kontzertua emango dute '9.0' eskaintzen. Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, bi paserekin, 17.00etan eta 19.00etan, telesailaren denboraldi berria aurkeztuko dute. Gontzal, Saioa eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada 'beteranoak' diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Izn ere, musika eta dantza izango dira aurtengoan ere protagonista nagusiak.
Jakina denez, datorren urtean Arabako zortzi ikastolak elkarrekin ariko dira Araba Euskaraz antolatzen. Aukeraturiko leloa '-EKIN' izango da. «Guztion lana, guztion konpromisoa, ikastolen mugimenduarekiko, Arabarekiko, euskararekiko. Guztion lana eta esfortzua, ikastolen proiektuak aurrera ateratzeko.Zehazki, 2023. urteko Araba Euskarazen lortzen dugun dirua Aguraingo Lautada ikastolari laguntzeko erabiliko dugu», gogoratzen dute. Beraz, aukera ezin hobea da zure laguntza eskaintzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.