https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Araba Encounter 04 topaketa hasiko zen atzo, Gasteizko Europa Jauregian

Araba Encounter 04 topaketa hasiko zen atzo, Gasteizko Europa Jauregian

SERGIO EGUÍA

Euskaltel Konekta Fundazioak antolatutako Araba Encounter 04 informatika topaketa ostiral honetatik igandera ospatuko da, Gasteizen. Berritasun nagusia da topaketaren egoitza aldatu dela, eta Europa biltzar jauregian izango dela. Eskainitako 320 eserlekuak dagoeneko hartuta daude, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Topaketak ehunka ordenagailu sarera konektatuko ditu segundoko 10 gigabiteko abiaduran. Horrela, Euskaltelen banda zabalari esker, nabarmen gaindituko da etxeetako ohiko konexio abiadura. Publikoari dagokionez, 1.000 pertsonatik gora erakartzea aurreikusi dute antolatzaileek, eserlekua duten parte hartzaileez gain, eguneko sarrera duten bisitariak, tailer eta hitzaldietan izena eman duten pertsonak eta doako jarduerak ikustera bertaratuko diren hiritarrak ere hartuko baititu Europa jauregiak.

Araba Encounter topaketara gerturatzen direnek ezagutzak partekatu ahal izango dituzte eta hainbat lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute, besteak beste, arte digital, bideo joko, software libre edo hardware arloetan.

Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babestutako ekimenak prestakuntzan sakonduko du aurten. Publiko guztiei zuzendutako hitzaldi eta tailerrak eskainiko dira, aditu zein hasiberrientzat, web garapena, droneak, errealitate birtuala edo smatphoneen erabilera bezalako gaiak jorratuz.

Horrez gain, SPRI Taldearen Enpresa Digitalak emango dituen ikastaroen artean, adin txikikoei zuzendutako lau tailer egongo dira, gaztetatik teknologia berrietan lanean has daitezen sustatzeko helburuarekin. Zehazki, horietako bi tailer neska gazteei zuzenduta egongo dira, haien artean ere teknologiarekiko zaletasuna pizteko asmoz.

Araba Encounter euskal informatika topaketen sarean dago, Gipuzkoa Encounter eta urtero Barakaldoko BECen 6.000 parte hartzaile biltzen dituen eta aurten 25 urte bete dituen Euskal Encounter topaketarekin batera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos