Borrar
Apustuak apustu, gorriak irabazle

Apustuak apustu, gorriak irabazle

Zaratamoarra eta bergararra 22 eta 19 gailendu ziren Irribarria eta Zabaletaren aurka

Unai Sarriguarte

Lunes, 8 de abril 2019, 23:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egun ederra igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan bizi izan zena. Eskuz Binakako Txapelketaren Finalean Elezkano eta Rezusta nor baino nor aritu ziren Irribarria eta Zabaletaren aurka. Neurketa nahiko lehiatua izan arren, gorriak izan zire garaile. Danelek txikitako ametsa egia bihurtu du eta Beñatek, berriz, marka ederra lortu du, laugarren finala jarraian jokatzea eta bigarren txapela eskuratzea.

Lan zaila egin behar izan zuten gorriek Irribarria eta Zabaleta menderatzeko. Elezkanok ideiak oso argi izan zituen atzoko partidan eta buru argi hori Irribarriari bereak eta bi egiteko erabili zuen. Izan ere, aukera zuen bakoitzean aramar pilotariaren hanketara bideratzen zuen pilota.

Era berean, goraipatzekoa da Beñat Rezustak atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan eskaini zuen bertsioa. Fisikoki lan zoragarria egiteaz gainera, atzean seguru ibili zen eta pilotaz ederki gozatzeko abagunea izan zuen.

Bestalde, Irribarria bere onetik irtenda ibili zen. Elezkanok eta Rezustak atzo erakutsitako errezitaldiak hil ala biziko egoera batean utzi zuen aramarra. Irribarriak atzo erakutsitako irregulartasuna zela bide, eta Elezkanok izan zuen ausardiak partida gorrientzat bideratzea ekarri zuen.

Partida 9-5 hasi zen gorrien alde. Izan ere, 8 kale zituzten eginak Irribarriak eta Zabaletak. Hala ere, Irribarriaren segurtasunak gora egin zuen eta urdinak pixkanaka partidan sartzen joan ziren. Horrek, markagailuaren lehen berdinketa ekarri zuen: 10 eta 10 ipini ziren.

Dena dela, Irribarriaren eta Zabaletaren hutsek buelta eman zioten markagailuari. Zaratamoarrak aurrean erakutsitako konfiantza eta erritmo biziak bost tantoko aldearekin ipini zituen gorriak: 16-11.

Nolanahi ere, Irribarriak eta Zabaletak emandako urratsek partidaren norabidea airean utzi zuten. Aurrelari aramarrak zabalera egindako gantxo eta kortadek eta Zabaletak atzean erakutsitako segurtasunari esker partida bigarren aldiz berdindu zuten: 16-16.

Nolanahi ere, konbinatu gorria atzoko partidaren amaieran jaun eta jabe izan zen. Norgehiagokako azken tantoak aurrelarien huts eta airezko erremateek sententziatu zuten. Azkenean, apustuek esaten zutenaren kontrakoa gertatu zen eta gorriak gailendu ziren 22 eta 19.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios