Borrar
Gizon bat, bere Ipad-a erabiltzen.
Aplikazio Mugikorren Masterra martxan dago

Aplikazio Mugikorren Masterra martxan dago

Gai horren inguruko kurtsoa jarri dute abian Mondragon Unibertsitateak eta Batura Mobilek. Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da

elcorreo.com

Lunes, 7 de agosto 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren urritik aurrera Aplikazio Mugikorren Masterra abian jartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Batura Mobile enpresak. Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da masterra, eta izena emateko epea zabalik dago jada. Zehazki, akordioa Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, eta Batura Mobileko zuzendari nagusiak, Gotzon Arzelusek sinatu dute, bi erakundeek jakinarazi dutenez.

Masterra erdipresentziala izango da: 60 ETC izango ditu, aurrez aurreko 200 ordu eta beste 100 online. Urritik apirilera bitartean emango da -uztailean entregatuko da master-bukaerako proiektua-, Bilbao Berrikuntza Faktorian, asteazken arratsaldetan (online), ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan.

Masterrak ikuspegi praktikoa izango du. Hala, ikasleek, hainbat erronkaren bidez, konponbidea emango diete enpresen benetako arazo eta beharrei. Gainera, sektoreko enpresetan praktikak egin ahalko dituzte ikasleek.

Behar besteko talentuen bila

Masterreko prestakuntza-programak erantzuna eman nahi dio ekonomiadigitalaren merkatuan gero eta nabarmenagoa den beharrari. Hain zuzen, mugikorren sektoreak hazkunde handia izan du azken urteetan (aplikazioen erabilerak hartzen du mundu digitalean ematen den denboraren %54a), eta enpresek ez dute hazkunde hori bideratzeko behar besteko talenturik aurkitzen.

Bilbao Berrikuntza Faktoria Programaren helburua mugikorren sektoreko profesionalak prestatzea da, diseinuaren, garapenaren eta marketinaren gaineko ikuspegi globala emanez, sektorearen balio-kate osoaren gaineko ezagutza globala izan dezaten. Izan ere, gure gizartean izan den iraultzarik handienetako bat da ekonomia digitala; hori dela eta, negozio-eredu, produktu, zerbitzu, bezeroekin jarduteko modu eta kanal berriak sorrarazten ari da.

Aplikazio mugikorren garapenaren eta fabrikazioaren inguruko ezagutza teorikoak eta praktikoak jaso nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago, teknologia berrietako profesionalak izan zein ikasketak amaitu berri dituzten gazteak izan. Irtenbide mugikorrak diseinatzen, garatzen eta merkaturatzen ikasiko dute horiek.

Matrikula-epea zabalik dago jada. Informazio gehiago jasotzeko 943 718 009 telefono zenbakia erabil daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios