https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Apirilaren 9an hasiko da lanean Suhiltzaileen Parke Zentrala

Arabako suhiltzaile izateko 2017an izandako EPEko froga bat./E.C.
Arabako suhiltzaile izateko 2017an izandako EPEko froga bat. / E.C.

Hogeita lau orduz lanean ari direnen egutegia uztailaren 1ean osatuko da, Kanpezu eta Aguraingo SISEUekin

I.AGOTE

Datorren apirilaren 9an hasiko da lanean Arabako Foru Suhiltzaileen Parke Zentrala. Hala adierazi du Diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatu Pilar García de Salazarrek. «Egutegi horrek EPEa eta Arkautiko prestakuntza ikastaroa baliatzea ahalbidetzen digu; beraz, sindikatuetako ordezkariekin adostu dugu zerbitzuari apirilaren 9an ekitea», azaldu du.

«Apirilaren 9an prestakuntza ikastaro berri bati ere emango zaio hasiera, eta horrek ahalbidetuko digu bitarteko hautagai nahikoa izatea datorren uztailaren 1etik aurrera Aguraingo eta Kanpezuko parkeak hogeita lau orduz irekita edukitzeko», gehitu du diputatuak. Egutegi horrekin Foru Gobernu Kontseiluak bere buruari jarritako helburua betetzen da: 2018a bukatu aurretik Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren parke guztiak irekita edukitzea.

Aste honetan bukatuko da suhiltzaileen EPEaren lehiaketa aldia. Oposizio aldia irailean bukatu zen; beraz, datorren astean argitaratuko dira behin betiko zerrendak. «Mediku azterketak ere prest dira; otsailaren 16an hasiko dira; hortaz, aurreikusten dugu martxoaren lehen edo bigarren astean erakundean lanpostua lortu duten hautagaien zerrenda argitaratzeko moduan izango garela», azpimarratu du Garcia de Salazarrek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos