Respaldiza, Enbeita, Zubieta eta Narbaiza. BBK

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK lehiaketaren lehen saioa, Mungian

Txapelketa honen XXVII. edizioan Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izango dira. Finala apirilaren 3an ospatuko da

El Correo

Miércoles, 13 de marzo 2019, 13:17

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Lehiaketaren XXVII. edizioaren lehenengo saioa ospatzen ari da asteazken honetan Mungian. Txapelketa honen finala apirilaren 3an ospatuko dela aurreratu zuten astelehenean Ixone Zubieta BBK-ko bozeramaileak, Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza arloko arduradunak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta Onintza Enbeita Bizkaiko egungo txapeldunak. Hortaz aparte, adierazi zutenaren arabera, edizio honetan 48 parte hartzaile izango dira, eta final handia Bilboko BBK aretoan izango da, esan bezala, apirilaren 3an.

Publicidad

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketa taldekako formatuan egingo da, eta, guztira, zortzi taldek hartuko dute parte, bakoitza seina bertsolarirekin. Bertan, Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izango dira.

Txapelketan lau sailkapen saio egingo dira: Mungian gaur martxoaren 13an, Igorren martxoaren 14an, Zallan martxoaren 20an eta Markina-Xemeinen martxoaren 21ean. Finalaurrekoak Deustun eta Sopelan izango dira, martxoaren 27an eta 28an, hurrenez hurren, eta final handia apirilaren 3an, Bilboko BBK aretoan.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Lehiaketaren xedeetako bat bertsolari gazteenei aukera ematea izaten da, beren buruari proba jarri eta erronka egiteko. Kulturari eta bereziki euskal kulturaren eta euskararen tradiziozko adierazpenak bultzatzeko diren ekimen guztiei laguntzeko BBK-k egiten duen ahaleginean sartzen da lehiaketa. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza atalaren laguntza izan du BBK-k lehiaketaren antolaketan.

Egutegia

  • Gaur, martxoak 13 Mungiako Torrebillelan, 11:00etan.

  • Martxoak 14 Igorreko Arratia institutuan, 11:30ean.

  • Martxoak 20 Zallako Zine Antzokian, 10:00etan.

  • Martxoak 21 Markina-Xemeingo Kultur Aretoan, 10:30ean.

  • Martxoak 27 (Finalaurrekoa) Deustuko Bidarte kulturgunean, 10:45ean

  • Martxoak 28 (Finalaurrekoa) Sopelako Ander Deuna ikastolan, 09:00etan

  • Apirilak 3 (Finala) Bilboko BBK Aretoan, 18:00etan

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad