Borrar
APA.SOSek aldundiarekin batera egin duen egutegi solidarioa aurkeztu du

APA.SOSek aldundiarekin batera egin duen egutegi solidarioa aurkeztu du

Nekazaritza Saileko foru diputatu Eduardo Aguinacok nabarmendu du oso dela garrantzitsua herritarrek kontzientzia hartzea Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliek etxe bat behar dutela

i.agote

Martes, 5 de diciembre 2017, 23:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak aurten ere lagundu egingo dio APA.SOS Vitoria Animalien Babeserako Elkarteari egutegi solidarioa argitaratzen. Helburua: herritarrek aintzat hartzea Armentiako Animalien Babeserako Zentroan dauden animaliak etorkizunean etxe bat behar dutela. Horixe, hain zuzen ere, Nekazaritza Saileko foru diputatu Eduardo Aguinacok adierazitakoa. APA.SOS irabazi xederik gabeko elkartea da, boluntario hutsez osatua, eta 12 urte baino gehiago dira Gasteizko Animalien Babeserako Zentroan laguntzen duela.

2018ko egutegi solidarioan Deportivo Alavesen nesken futbol taldeko jokalariek hartu dute parte, eta horrek beste bi helburu gehitzen dizkio jatorrizkoari: nesken futbola ezagutaraztea eta hari balioa ematea. Lortutako diru guztia Gasteizen eta Araban deslai utzitako animaliek eragindako albaitari gastuak ordaintzera bideratuko da.

“Egutegi hori ezinbesteko oxigeno-baloia da gure eginkizunarekin jarraitzeko. Argazkiak deslai utzitako eta bigarren aukera bat behar eta merezi duten txakur eta beste animalia batzuen erretratuak dira. Batzuk elkartearen beraren harrera etxeetan daude eta egun Gasteizen eta Arabako udalerrietan gertatzen ari denaren adibide dira. “5.000 horma-egutegi eta 1.500 mahai-egutegi egin nahi dira. Horretarako guztirako Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren laguntza izango da eta Corte Inglesean, albaitaritza kliniketan… egongo dira salgai”, hala azaldu du elkartearen lehendakariorde Martin Martin Molinero. Martin jaunak, halaber, eskerrak eman dizkio 5+11 Fundazioari eta Deportivo Alavesi, eta gogorarazi du beti dela hobe txakur bat adoptatzea erostea baino, zeren eta milaka animalia uzten baita deslai Espainian”.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios