Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 6 de agosto 2019, 20:13
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Antzinako Musika Zikloak ateak ireki berri ditu. Musika Hamabostaldiko ziklorik ospetsuenetarikoa da musika egitasmo hau. Aurten sei musika emanaldi eskainiko dira guztira. Pasa den astelehenean, abuztuak 5, hasi zen aurtengo zikloa eta egunero kontzertu bat eskainiko dute, larunbata bitarte. Emanaldiak arratsaldeko seietan izango dira Donostiako Santa Teresa komentuan. Larunbatekoa, berriz, Zorroagako elizan izango da, eta Collegium Musicum taldeak musika eta antzerkia uztartuko ditu.
Aurtengo edizioak iazkoak baino kontzertu bat gehiago izango du, sei guztira. Cantoria espainiar laukoteak astelehenean eman zion hasiera aurtengo zikloari. Errenazimentuko musika iberikoa eskaintzen du taldeak. Asteartean, berriz, Aragoiko Al Ayre Español taldeak Pasacalles & Chaconas programa aurkeztu zuen. Bertan Corelli, Muffat, Caldara eta Couperinen obrak aurkeztu zituzten.
Gaurkoa, berriz, Barbara Strozzi konpositore italiarraren omenezko saioa izango da. Hauxe Ars Atlantica taldeak eskainiko du. Izan ere, aurten konpositore italiarra jaio zela 400 urte betetzen dira, eta haren kanta ezezagunak berreskuratuko dituzte. Maria Espada soprano eta Marta Infanter altuak emango diote ahotsa kontzertuari.
Bestalde, ostegunean Gli Incogniti talde italiarra entzuteko parada izango dute bisitariek. Musika emanaldi honetan Johann Sebastian Bach barrokoko alemaniar konpositore eta organista izango da kontzertuko protagonista. Bertan Bachen zenbait konposizio joko dituzte.
Halaber, ostiralean Ensemble Diderot laukote frantsesa igoko da agertoki gainera. Musikatik abiatuta Ingalaterraren eta Europaren arteko harremanaz ariko dira bertan.
Azkenik, larunbatean Collegium Musicumen kontzertuak Juan Sebastian Elkanoren itsasaldia izango du hizpide. Antonio Pigafettak duela bostehun urte idatzitako kronika abiapuntu, sasoi hartako kantutegia eta herrialde askotako herri melodiak nahastuko dituzte. Collegium Musicum Maria Jose Cortes eta Fernando de la Horra biolin-jotzaileek martxan jarritako musika irakaspen zentroa da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.