https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Antzerki akrobatikoa, irudi onirikoa, zirku garaikidea eta musika, Arriagan

'La Veritá' ikuskizuneko eszena./E. C.
'La Veritá' ikuskizuneko eszena. / E. C.

Ikusleek 'La Veritá' ikusizuneko 11 artistak antzezleak, akrobatak, clownak ala musikariak diren galdetuko dute

IZASKUN MOYANO

Dituen beste osagairekin ezinezkoa egiten da datorren abenduaren 12tik 17ra Arriaga Antzokiko eszenatokian izango den ikuskizuna definitzea. Compagnia Finzi Pasca suitzarraren eskutik ‘La Veritá’ izeneko antzerki akrobatikoa helduko da. Irudi onirikoa, zirku garaikidea eta musika uztartuko dira antzezlan berri honetan. 40ko hamarkadan Salvador Dalik New Yorken marraztutako ‘Tristan Fou’ oihalean du jatorria lanak.

Daniele Finzi Pascak idatzi eta zuzendu duen proiektu honetan ikus-entzuleek ez egunik ezta gabarik ere ez duen lurraldea konkistatzen duen lanaz gozatu ahal izango dute. Bertan argiak errealitatea ez du ukitzen baina errealitate hori marraztu, asmatu eta berrasmatu egiten du.

Antzoki batean dagoen egurrezko kutxa batean bertan behera utzitako oihal bat aurkikuntzak ematen dio hasiera istorioari. Arte bildumazale batek bere ikuskizunetako batean oihala erabiltzea proposatu zion konpainiari. Ordutik aurrera, erreala dena baino egiazkoagoak diruditen barne paisaiak sortuko dira. Izan ere, Dalíren margolanek beste dimentsio batekoak dira, ametsen dimentsiokoak.

Obra hau pertsonaia bendatuak, belatuak, proportzioak deformatzen dituzten itzalak; ezinezko orekak; dislokatzen diren gorputzak; lumak eta lentejuelak… batzen dituen erakustaldia da. Agertokian izango diren 11 artistek, antzezleak, akrobatak, clownak ala musikariak diren galdetzera eramango dute ikus-entzulea.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 11,50 eta 38 euroren artean, Arriaga Antzokiko webgunean eta baita txarteldegian ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos