Borrar
Anne Etchegoyen Bilbon izango da bere proiektu berriarekin. SERRANO
Anne Etchegoyenek 'Emazte' emakumeen omenezko diskoa kaleratu berri du

Anne Etchegoyenek 'Emazte' emakumeen omenezko diskoa kaleratu berri du

Iraganean gizonek abesten zituzten euskal kanta herrikoiak, berrikusita, emakume baten ahotsean jarri ditu Ipar Euskal Herriko kantautoreak

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 8 de diciembre 2019, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Anne Etchegoyenek 'Emazte' emakumeen omenezko diskoa kaleratu berri du. Abenduaren 10ean Bilboko Arriaga Antzokian musika emanaldia eskainiko du. Iraganean gizonek abesten zituzten euskal kanta herrikoiak, berrikusita, emakume baten ahotsean jarrita kantatuko ditu. Bertan ere, indarkeria matxista salatzeko kanta bat ere bada. Azken hau Itziar Ituño aktore basauriarrarekin elkarlanean jorratu du.

Etchegoyen abeslariaren album berriak emakumeak ospatzeko pentsatutako lana ere bada. Euskal historian emazteek izandako papera balioetsi nahi du artistak, euskal jendartean izan duten leku nabarmena ezagutzera emateko helburuarekin. Etxea gobernatu izan duten etxeko andreen, amen eta emazteen omenezko diskoa da. Izan ere, hauek aintzatetsi nahi ditu Ethcegoyenek. Baina, baita ere neska abenturazale, grinatsu eta emakumezko gogor guztiei eskainia doa.

Hori dela bide, euskal musikagileak ikuspegi fresko bat ematen du aditzera, hainbat euskal kanta herrikoi eta tradizional birpasatuz. 'Boga boga', 'Mendian gora haritza', 'Askatasunera' bezalako abestiak daude entzungai bertan. Oholtza gainean abeslaria ez da bakarrik arituko, lau abeslari gizonezkoz osatutako koro gazte bat izango baitu lagun, 20-35 urte bitartekoa, hain zuzen,

Aipatu bezala lehendabiziko musika emanaldia Arriaga Antzokian eskainiko du abenduaren 10ean. Urtarrilaren 17an, berriz, kontzertua eskainiko du Mungiako Olalde Aretoan. Disko berri honen informazio gehiago nahi izanez gero eskuragarri dago honako webgunean: http://www.entzun.eus/berriak/emazte-euskal-emakumeen-omenezko-diskoa-aurkeztuko-du-anne-etchegoyenek-bilbon.

Anne Etchegoyen Ipar Euskal Herriko kantautore eta abeslari bat da, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta gaskoiz kantatzen duena. Bere musika ibilbide oparoan lau disko kaleratu ditu: bi bakarlari gisa eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Frantzian arrakasta ikaragarri bereganatu zuen, 2012. urtean Le Chœur du Village (Herriko Abesbatza) dokumental saileko seigarren eta azken atalean hainbat talderekin kantatu eta gero. Era berean, ospe handia hartu du hiru ospakizun ezberdinetan Marseillesa frantses himnoa kantatu duelako.

Etchegoyeneren azken diskoa, 'Les voix basques', urrezko diskoa izan da Frantzian, 60.000 kopia baino gehiago saldurik. Era berean, hainbat herrialdetan kontzertuak eskaini izan ditu: Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios