Dudarik gabe, aniztasuna da bizi garen munduaren ezaugarri nagusietako bat, are itsas bazter honetan. Historiak kontatzen digu edozein gizarte izan dela anitza, baina gaurkoak marka guztiak hautsi ditu. Horregatik askok pentsatzen du arriskugarria dela, aniztasunari mugak jarri behar zaizkiola. Aniztasunean blai dagoen gizarte honetan, defendatzaile gutxi ditu aniztasunak.
Publicidad
Edonork daki euskaldun guztiok ez garela berdinak, zaharrak askotarikoak direla, ez dituela adinak berdintzen, abertzaleen artean ere kolore ugari dagoela, emakumeon artean bezalaxe, are gehiago, feminismoa anitza dela, erlijio asko ditugula inguruan eta hamaika hizkuntza desberdin entzun daitekeela kalean. Eta horrela zerrenda amaigabe bat osatu arte.
Nora begiratu, non fokatu begirada, aniztasuna han. Barruan beste panpina bat duen panpinatxoa bezalaxe. Baina norbanakoak gizartean esku hartu nahi badu, gutxieneko adostasun bat lortu behar dugu, sare bat osatu, sasi guztien gainetik, gure arteko joera nagusia bestelakoa bada ere, haizeak norberekoikeriaren zulora eraman nahi bagaitu ere.
Horregatik ahalegintzen gara inguruan gure pentsaeratik ahalik eta hurbilen dauden pertsonak biltzen, ezberdintasunak gure segurtasuna puska ez dezan. Horregatik jarraitzen ditugu gure pentsaeratik hurbil dauden hedabideak, arrazoia dugula esaten digutelako. Horregatik kostatzen zaigu hainbeste desberdinengana hurbiltzea, horrexegatik bihurtzen dugu desberdina arerio eta arerioa etsai.
Ezin dugu aniztasuna ahuldu, baina gutxienez harresiak altxa ditzakegu, gizarte askotariko batean gotorlekuak eraiki ditzakegu. Epe luzera alferrikakoa da ahalegin hori, harresiek beti dituztelako pitzadurak, urak edozein lubaki gaindi dezakeelako. Eta, gainera, gotortzeko nahiak fosil bilakatzen gaitu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión