https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Aniztasunaren alde, diskriminazioaren aurka' jarduerak antolatu ditu Getxok

Larunbatean egitarauari hasiera emango dion DJing eta tailerrerako izenematea zabalik

ELCORREO.COM

'Aniztasunaren alde, diskriminazioaren aurka' da urtero Getxoko Udalak, gizarte entitate eta herritarrekin elkarlanean, antolatzen dituen jardueren leloa, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko eguna dela eta.

Jardueren helburua da kultur aniztasunaren ikuspegi positiboa era aktiboan sustatzea, «kultur artekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako hiri eredu inklusiboan eta hori lortzeko lan egiten ari gara udala, gizarte entitateak eta herritarrak, datorren abenduan 70 urte beteko dituen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean inspiratuta», nabarmendu du Elena Coriak, Immigrazio eta Kultur artekotasuneko Unitateko zinegotzi arduradunak.

DJing/Hip-Hop saioak emango dio hasiera, Jota Mayúscula eta Betto Snayren eskutik, larunbatean, 12:00etatik 13:30era, Algortako Gaztelekuan. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute udal webgunean.

Asteburuan bertan, Aisibisia, eta Algortako eta Romoko Gaztelekuetako gazteek kultura-arteko Grafitia egingo dute Portu Zaharreko aparkalekuan, 09:00etatik aurrera, eguraldiaren baldintzak egokiak badira.

Xenofobiari buruzko hizketaldia

Datorren ostegunean, martxoaren 22an, 19:00etan, Astiberrik argitaratutako 'Un regalo para Kushbu: historias que cruzan fronteras' izenburuko komikia aurkeztuko dute Adi Espacio-an (Basagoiti etorbidea, 56), Susanna Martín egile eta ilustratzaileak eta Soly, istorio bateko protagonistak eta Bartzelonako Espai Mescladis proiektuaren arduradunak.

Hori nahiko ez balitz, Zineklub zikloak Detroit filma proiektatuko du ostiralean, hilaren 23an, 21:00etan. Bertan 1967an gertatutako arrazakeriako istiluak ikusi ahal izango dituzte interesdunek.

Hortaz aparte, hurrengo egunean, larunbatean, 12:00etan, Getxo Elkartegian babes-gabezia, populismo eta xenofobiari buruzko hizketaldia izango da Imanol Zubero eta Andrea Ruiz Balzolarekin. Bestalde, Getxoko Etorkinak Plataforma Federazioak etxebizitzaren alokairua, oztopoak eta konponbideei buruzko etorkizuneko tailerra antolatu du apirilaren 7rako, larunbaterako, 11:00etan, Algortako Gaztelekuan. Izenematea: federacionplataformagetxo@gmail.com.

Azkenik, Matiz elkarteak eta liburutegiek aniztasunean dagoen bizikidetza jorratzeko hiru tailer jarri ditu martxan, ipuinen bitartez, 4 eta 6 urte bitarteko umeentzat, ostiraletan Gobelako liburutegian eta larunbatetan Villamontekoan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos