Borrar
Gabriel Aresti. E. C.
Territorios

Maldan behera, maldan gora

Andres Urrutia

Euskaltzaindiaren lehendakaria

Lunes, 7 de julio 2025, 00:31

Gaur egunean, Gabriel Arestiren izena aipatzerakoan, aukera zabalak aurkituko genituzke: batzuentzat ezaupide gutxikoak, beste batzuentzat, adinean aurreratuagoentzat, hain zuzen ere, poeta euskaltzale eta berritzailearenak. Nolanahi ere, haren eragin kultural nekaezina eta ardatz berriak euskararen mundura ekarri izana zalantzarik gabekoak dira.

Malenkoniaz betetako bidaia egingo bagenu, duela berrogeita hamar urte atzerago, osterantzeko giroa idoroko genuke Gabriel Arestiz hitz egiteko tenorean. Euskal kultura murriztua, gutxiarazia, euskara batuaren auzia pil-pilean eta Euskal Herri zatitu batean, Francoren azken agintaldipean zegoena.

Arestik aspalditik zeukan euskararekiko grina. Besteak beste, euskara ikasi ez ezik, euskara bera ere doitu nahi izan zuen literaturarako eta oro har, euskal gizartearen premietarako. Hala egitean, gainera, argi zeukan sasi erromantizismo eta sinbolismo askoren gainetik, egunerokoa behar zuela euskarak.

Bilboko giro erdaldun itogarri hartan, Arestik eta bere ingurukoek euskarari, oztopoak oztopo, haize freskoa ekarri zioten ekitaldi eta ekimen ugariren bidez, gerora ere, sendotu eta trinkotu zena.

Aresti poeta eztabaidatua, goratua, aztertua eta ospatua da. Berrogeita hamar urte horietan haren obra guztiak bildu dira eta osorik nahiz zatika berrargitaratu dira aldian aldi. Haren segidako euskaltzaleak ere ugaritu dira (aipa ditzadan, eredu gisa, Xabier Kintana eta Andolin Eguskitza zena, bi-biok euskaltzain osoak), eta begien bistakoa da haren ideiak gizarteratu direla. Noizbait haren kantak plazaratzearren harrika hartuak izan zirenak, gaur guztiz ohoratuak eta laudatuak dira, haren poesia sozialak ere goresmenak hartu ditu eta euskara batua errealitate eraginkorra da.

Euskaltzaina zen Gabriel Aresti eta bultzatzaile aparta euskararen batasunaren arloan. Behin baino gehiagotan azaldu du Xabier Kintana adiskideak Aresti ezinbesteko zirikatzailea izan zela Euskaltzaindiak sorreratik 50 urtera (1968) euskararen batasuna har zezan berriro ere. Zirikatzearekin batera, gauzatzen ere lagundu zuen. Horra hor, urrutira joan gabe 'Batasunaren Kutxa' liburua, Lur argitaletxe modernoak egin zuen saioa, aditz batua eta hiztegi batuaren eramailea. Liburuak bi sinatzaile zituen, Gabriel Aresti eta Xabier Kintana.

Hil ondoko bost hamarkada horretan, behin eta berriro kantatu edota ahots ozenez aldarrikatu dugu 'Nire aitaren etxea' olerkia. Herritar bihurtu da Arestiren poesia eta maila jasoa gorderik, guztiona dela esan dezakegu. Aresti gazte joan zitzaion euskarari. Gazteegi, beharbada. Haren bizitza eta ekimenaren erakutsia, alabaina, argi dago, haren poesia geurea egin dugulako guztion artean, akademizismo huts eta baztertzaile ororen gainetik. Horra, bada, haren 'Maldan behera' (1959) tituluak ematen digun mezua, maldan behera baino euskara maldan gora bultzatzeko ahaleginetan bete-betean asmatu baitzuen Arestik.

Ohore Gabrieli eta, jakina denez, aitaren etxea etengabe defendatzen jarraituko dugu!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maldan behera, maldan gora

Maldan behera, maldan gora