https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ander Sagastiberriren 41 margolan izango dira ikusgai astearte honetatik Bilboko Rekalde aretoan

Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko beste 38 egongo dira ikusgai

EL CORREO

Ander Sagastiberri artista bilbotarraren 41 margolan biltzen dituen 'Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat' izenburuko erakusketa inauguratuko da asteartean, irailaren 4an, Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketa azaroaren 4ra arte egongo da ikusgai, eta bildutako lanak Bizkaiko Foru Aldundiko Barriek Sormen Artistikorako Bekak programaren baitan garatu ditu artista bilbotarrak.

Hain zuzen ere, Bizkaiko Aldundiak astelehen honetan jakinarazi duenez, Sagastiberrik formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko beste 38 lan jarri ditu ikusgai erakusketan.

Ander Sagastiberri Fernandez Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bilbon bertan hainbat erakusketa egin ditu: 'Octop Canseller Metature' (Cosmos, 2016), 'Las Fiebres del Madrás' (Galería 8360, 2017) eta 'Hletre Sketrle' (Anti Liburudenda, 2017).

Halaber, aurten bertan bere lana erakutsi du 'Allegoria Total' talde erakusketan, Markinan, Miren Candinarekin eta Pablo Marterekin batera. Dani Mera komisario izan duen erakusketa hori Harriak programaren baitan garatu da eta Eremuak programak antolatu du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos