
Estatus bera
Gure kultura ere unibertsala dela ulertzera heldu gara
Ana Urkiza
Miércoles, 12 de febrero 2025, 12:30
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ana Urkiza
Miércoles, 12 de febrero 2025, 12:30
Euskal kulturaz galdetzen dizutenean, makila magikoa ateratzeko eskatzen dizutela sentitzen duzu. Eta zuk, euskal kulturaz galdetzean zer jakin nahi duten eskatzen diezu: euskaraz edo baita beste hizkuntzetan ere egiten dena, kontsumoari begira prestatzen dena, batez ere, enpresa handien eta erakundeen baitan bideratzen dena, edo eta galdetzen diezu herri kulturaz ari ote diren, non eta herritarrak diren aktore.
Eta aurpegira begira gelditzen zaizkizu. Hain geurea den zera horrek hainbeste aldaera ote dituen digeritu ezinda.
Egun, sekula baino gehiago sortzen eta produzitzen da, inoiz baino gehiago programatzen. Orain arte izan gabeko azpiegiturak ditugu. Industria bat ere bai, hori guztia mugiarazten duena. Emakume sortzailearen plazaratzeak gure mundu errealitateaz genuen irudia irauli egin du eta merkatu-nitxo berriak agertarazi. Eta hibridazio prozesuak oso erraz asimilatu ditugu.
Kontsumoa, ordea, ez da neurri berean hazi. Ez eta modu orekatuan ere. Kulturaren industriak merkatuan funtzionatuko duten sortzaileak eta produktuak eskaintzen ditu batez ere, baita promozio-lanak egiten dituztenek eta komunikabideek ere.
Azken urte laburretan, makro ekimenak bultzatu dira: jauregi handiak edota estadioak betetzen dituzten kultur eskaintzak. DA! ere bai. Handi egin nahi izan da gure kultura. Espazio handiak betetzeko gai dela erakutsi. Beste kulturen pareko indarra duela defendatu.
Pasatu gara kultura kalean bizitzetik horretarako prestatuta dauden espazioetan sartzera, amateurismotik profesionalizaziora, tradizioari kantatzetik aro garaikidea dantzatzera, herri kultura mirestetik masen kultura ere defendatzera, diziplina puroetatik hibridazio erakargarrietara, mugen barruan egiten zen kulturatik globalizazioaren atzaparretara, kultura propioa dugula sinistetik gure kultura ere unibertsala dela ulertzera.
Eta, halako batean, makilatxo magikoa ateratzen duzu, etorkizunean gure kultura zer izango den galdetzen dizutenean eta, otutzen zaizu esatea, herri kultura areago indartu eta bizi beharko dugula, herritarren partehartzea areagotuko duena; sortzaileen zirkuitoak zabaldu egin beharko direla, kalitatezko programazioak eskainiko badira; gertakari handiek kultura uniformizatu egiten dutela eta, beraz, horiez gain, kalean kontsumituko den kultura sustatu beharko dela; kontsumo-moduak eta programazioa aldatzeak ekarriko duela sortzaileen lan-baldintzak hobetzea. Eta, batez ere, berdintasunaren ideia bultzatu beharko dela. Kultura guztiek estatus bera dutela, alegia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.