Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
sergio eguía
Domingo, 17 de diciembre 2017, 23:25
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurten ere, Amurrioko Udalak zozketa publikoa egingo du udal-baratze berriak esleitzeko. Abenduaren 19an egingo da, 09:00etan, Amurrioko udaletxeko bigarren solairuan dagoen osoko bilkuren aretoan. Abenduaren 7ra arte egin daiteke laborantza-lur horiek erabiltzeko hautagaien zerrendan sartzeko eskaera.
Zerrenda hori itxitakoan, eta ekitaldi berriari ekin aurretik, zozketa publikoa egingo da Udaleko baratzeak erabiltzeko hautagai direnen artean. Aldi berean, lehentasunen araberako zerrenda bat prestatuko da zozketa horietan zorteko izan eta etorkizunean erabiltzaile izan litezkeenak jasotzeko.
Baratzeen erabilera esleitzeko, zerrenda horri jarraituko zaio, ordenantzak edo tokiko gobernu-batzordeak ezarritako baldintza bereziak daudenean izan ezik. Zerrenda horren barruan, lehentasuna emango zaie lehenagoko erabiltzaileen ahaideei eta Udalaren jarduketak direla-eta okupatutako beste baratze batzuen erabiltzaileei, horiek ez baitira zozketan sartuko.
Ekitaldia amaitutakoan, eskaera-zerrenda berria abiaraziko da eta berriz egingo da prozesua. Udalaren baratze berriak bihar abenduaren 19an esleituko dira, zozketa bidez, eta hilaren 7ra arte egin daiteke laborantza-lur horiek erabiltzeko hautagaien zerrendan sartzeko eskaera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.