Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Martes, 7 de noviembre 2017, 01:02
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Tokiko gobernu-batzarrak ontzat eman du Euskal Fondoaren bidez kudeatutako bi lankidetza-proiektu finantzatzea.
Proiektuak garatzeko, 20.000 euro esleitu dira, hots, 10.000 euro bana.
Euskal Fondoak aurkezturiko ekimenak aztertu ondoren, Udalak egokitzat jo du aurten lehenengo fasean ekonomikoki esleitutako proiektu horiek finantzatzen jarraitzea. Bata Nikaraguako San Carlos udalerrian burutuko da, hain zuzen, “Melchorita komunitatea edateko uraz hornitzeko sistema” izenekoa (II. fasean). Laguntza horri esker,putzu artesiarra eraiki ahal izango da, ponpatze-ekipamendua eta ponpa-etxola eta guzti, baita banaketa-sarea ere.
Ur-biltegia edo tanga ere eraikiko da eta putzua babesteko lanak egingo dira; 230 ur-hargune instalatuko dira etxeetan eta 230 ur-kontagailu jarriko, baita makro neurgailua ere; CAPS berria antolatu, gaitu eta legeztatuko da; herritarren parte-hartzea indartuko da; higiene eta ingurumenari buruzko sentsibilizazio-kanpaina martxan jarriko da eta emakumeak komunitatearen kudeaketan eta proiektuaren ekintzetan sartuko dira.
Bestetik, Guatemalan “Shechinamuy landa-bidea eraikitzea” proiektuaren II. fasearekin jarraituko da: 5.930 metro luze eta 6 metro (4 metro, ibiltzeko eta metro 1 albo banatan, areka naturala jartzeko) zabal izango den landa-bidea prestatuko da, 280 biztanleko herri horretan hezkuntza, osasuna, garraioa eta garapen-proiektuak bideratzeko helburuz.
Euskal Fondoa euskal erakundea da, 1996. urteaz geroztik, garapenerako lankidetzan, eta justizian, berdintasunean eta tolerantzian oinarritzen diren elkarbizitza baketsurako baloreak sustatzen eta herritarrak herrialdeen arteko desberdintasunen zergati eta ondorioekiko sentikor bihurtzen saiatzen dena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.