https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ambrose Akinmusire tronpeta-jotzailearen kontzertua izango da larunbatean, Gasteizen

Ambrose Akinmusire tronpeta jotzailea./
Ambrose Akinmusire tronpeta jotzailea.

Kontzertua Principal Antzokian izango da, 18.00etan

PAUL PICADO

Ambrose Akinmusire tronpeta-jotzaile estatubatuarraren kontzertua larunbatean izango da, Gasteizko Principal Antzokian, aurtengo Jazzaldiaren barruan. Kontzertua 18.00etan hasiko da, eta gutxi gorabehera ordubete eta laurdeneko kontzertua izango da. Zuzeneko honetan hari-laukotearekin eta Kokayi rap abeslariarekin arituko da. Sarrera erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke.

Akinmusire Kaliforniakoa da eta hango Berkeley High School Jazz Ensemble taldeko kidea zen. Orduan, Steve Coleman saxofoi-jotzailea eskolan lantegi bat ematera joan zela, deigarria egin zitzaion eta Five Elements taldeko kide gisa kontratatu zuen, Europatik bira bat emateko. Geroago, Moterey Jazz Festivalen Next Generation Jazz Orchestrako kidea ere izan zen.

2007. urtean Thelonious Monk Nazioarteko Jazz Lehiaketa eta Carmine Caruso Jazz Tronpetako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zituen, munduko jazz lehiaketarik garrantzitsuenetakoak direnak. Urte berean bere lehen lana kaleratu zuen, eta New Yorkera itzuli zen. Han zenbait kontzertutan parte hartu zuen besteak beste Vijay Iyer, Aaron Parks, Esperanza Spalding eta Jason Moran musikariekin batera.

Handik lau urtetara 'When the Heart Emerges Glistening' lana kaleratu zuen boskote batekin: Walter Smith III saxofoi-jotzailea, Gerald Clayton pianista, Harish Raghavan baxu-jotzailea eta Justin Brown bateria-jotzailea. Harrezkero beste hiru lan kaleratu zituen, eta azkena, iazkoa da, 'Origami Harvest' izenekoa. Lan horrekin arrakasta handia lortu zuen, eta nazioarteko kritikariek urteko lanik onenetako bat gisa hartu dute.

Temas

Euskera