Borrar

Altzateko Jaun

Don Pio poeta sentitzen da Beran, baserritar poeta, herri xume bateko poeta apala, Bidasoakoa

Felipe Juaristi

Asteartea, 8 martxoa 2022

Comenta

Gizon bitxia izan zen Serafin Baroja, Pioren aita. Donostiar petoa, halakorik munduan balego, kaskarina beraz, liberal, poesia zale, euskal literaturaren maitale, XIX. mendean. Bilintxen laguna izan zen, Manterolarena ere bai, eta Sarriegirena, noski. San Sebastian Martxaren letra idatzi zuen eta bakarrik horregatik mereziko luke donostiarren ohorezko eta urrezko (biak batera gutxitan ager badaitezke ere) merezimendua jasotzea. Diot, oraintsu modan jarri delako merezimendua nori eta zeini emateko kontu hori. Ez naiz nor nori ezer eman behar ote zaion esateko. Baina gogoan dut Serafinek egindakoa; ahantziaren urek eramango badute ere, ez da nire saio ezagatik izango.

Don Serafín Beran hil zen 1912an. Udako hilak igarotzeko eta Madrilgo bero kiskalgarritik ihes egite aldera, familiak alokatu zuen etxe batean. 'Itzea' erosia zuten, baina ordurako ez zegoen bizitzeko apaindua; ez gaur ezagutzen dugun moduan. Karmen egunean hil zen. Julio Caro Baroja jaunak dioenez, Madrildik Berara egindako bidaian alditxartu egin zen, eta gero ez zuen hobera jo. Hirurogeita hamabi urte zituen.

Don Pio gurea 1872an jaio zen, bigarren gerra karlistaren garaian, Donostian, eta euskal kostaldea eta Gipuzkoako barnealdea ongi ezagutzen zituen, Zestoan (1894-1895) mediku izan baitzen, mediku gaztea, eta han, berak esanda dakigu, arrazaren haria topatu zuen. 'Juventud, egolatría' liburuan adierazten du:

«Zestoan euskaldun sentitzen hasi nintzen, eta niretzat galdua zegoen arrazaren haritxo-muturra hartu nuen hatzen artean».

Zestoako egonaldirik gabe ez zatekeen 'Bizitza Ilunak' jaioko, 1900. urtean argitaratutako liburua. Irakur bedi testu hau, bere autokritikako dibulgazioetatik ateratakoa:

«Ni mediku izan nintzen Euskal Herrian, ulertu nuen, neure buruari erreparatuz, bazegoela nire baitan lo bezalako espiritu bat, oraindik esnatu ez zen arraza-urrats bat…; sentitu nuen nire herriko giro fisikoak eta moralak biltzen nindutela, eta neuk biltzen nuela, pixkanaka, arrazaren arrasto galdu hori».

Beran 'Itzea' erosi eta bertan egonaldiak egiteko asmo irmoa, nire ustez, Zestoako bizipenei hiltzen ez uzteko saioa baino ez da. Beran, Zestoan bezala, euskaltasunaren altxorra aurkitu zuen. Beran zegoela idatzi zuen 'Altzateko Jaun-en kontu-zaharra' (Patxi Apalategik euskaratua), osorik ez bada, testurik gehienak, 1922an. Ehun urte bete ditu liburuak beraz. Bidasoa ibaiaren gorazarre da.

«Ibai txiki bat nauzue, baina liluraz betea, eta beste anitz ibai handi baino fama handiagokoa, Estrabon, Ptolomeo eta Plinio mintzatu dira nitaz».

Don Pio poeta sentitzen da Beran, baserritar poeta, herri xume bateko poeta apala, Bidasoakoa. Alde batera utzi du unibertsala, munduko herritarra izateko asmoa. Bere baitara itzuliz joan da, artista askok egiten duten bezala, bidearen bueltan beren buruarekin topo egiten dutenean. Handiegia iruditzen zitzaion espainiarra izatea, euskalduna izatea ere bai. Gero eta gehiago erakartzen du bertakoak. Bidasoa ibaia mintzatzen da bere ordez, aipatutako liburuan.

«Orain, noski, lilura gutxi eskaintzen dut nire bazterretan, karabinerokeriaz kutsatutako kuartel itsusiz josita dagoen Espainia aldekoan batez ere. Baina badut etorkizun hobe baten esperantza, zeren jakintsu batek, Itzeako Joan batxilerrak, iragarri didanez, egun batez iritsiko omen naiz errepublika independente bat osatzera: eulirik, prailerik eta karabinerorik gabe».

Eulirik, prailerik eta karabinerorik gabeko ametsa, Bidasoako Errepublika.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Altzateko Jaun

Altzateko Jaun