Alex Txikon: «Mendian eta bizitzako esparru ezberdinetan euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatzen naiz»
Lemoako alpinistak 39 urte besterik ez ditu, eta jada 12 zortzimilako eta beste hainbat igoera jorratutakoa da nazioartean
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 24 de noviembre 2020
Alex Txikon (Lemoa, 1981) egungo euskal alpinista esanguratsuenetakoa dugu. 3 urte zituela Gorbeia mendira igo zen lehendabizikoz, eta hark piztu zion grinari esker, 17 urte inguru daramatza nazioarteko tontorrik garaienen artean murgildurik. 39 urte soilik ditu, eta jada 12 zortzimilako eta beste hainbat igoera jorratutakoa da nazioartean. Alpinista izateaz gain, aizkolari eta kameralari gisa ere ibilitakoa da.
Publicidad
Euskaraldiaren bigarren edizio hau hasi berri dugula, Lemoako alpinistarekin solasaldi bat eduki dugu, euskaldunak hain ondo definitzen dituen bi arloren inguruan, euskara eta mendizaletasuna.
-Euskaraldian parte hartzeko izena eman al duzu?
-Pasa den astean eman nuen izena nire laguna den Miren Madariagari esker, niri ahaztu egin zitzaidan bertan apuntatzea. Lemoan Euskal Hamabostaldi Kulturala ospatzen ari gara egunotan eta berari esker ohartu nintzen izena eman gabe zegoela.
-Euskaralditik at euskararen erabilera sustatu eta suspertzeko alternatibaren bat ikusten al duzu?
-Noski, mila era ezberdin daude. Niri dagokidanez, euskaraz askotan mintzatzen saiatzen naiz, nire liburuak euskaraz ekoitzirik daude, sare sozialetan ere euskaraz ibiltzen gara eta mendian zein bizitzako esparru ezberdinetan euskaldunon hizkuntzan egiten dugu, ahal dugun heinean.
-Lemoarra eta arratiarra izanik haranean herritarrek euskararen aldeko apustu handiagoa egin ahal dezaketela uste al duzu?
-Hirietan euskaraz mintzatzeko arazo gehiago daude, herri txikietan baino, udalerrietan euskaraz gehiago mintzatzen baikara. Agian zerbait hobeto egiteko egongo da, baina, normalean, euskararen aldeko egitasmoak ondo jorratu egiten dira. Hortaz, ez dut edonolako gabeziarik ikusten Arratia mailan.
Publicidad
-Zer izan zen 21 urte besterik ez dituen gazte batentzat 2.003 . urtean Broad Peak zure lehendabiziko zortzimilakoa igotzea?
-Ni pertsonalki oso gustora bueltatu nintzen, ilusio askorekin. Pentsa ezazu lemoar bat zortzimila metroko igoera batekin itzultzea herriarentzat ikaragarria izan zela, baita niretzat ere.
-2008. urtean Edurne Pasabanen '14x8000' erronkara batu zinen, eta bi urte beranduago Pasaban nazioarteko lehendabiziko emakume alpinista bilakatu zen 14 zortzimilakoak igotzen... Zer izan zen zuretzat egitasmo horretan esku hartu ahal izana?
Publicidad
-2003. urtean ezagutu nuen emakume hartatik bilakaera ikaragarria izan du Pasabanek. Ibilbide kolapilatsu eta azkar horretan gustora egon ginen. Edurne eredu bat bezala ikusten dut hainbat zentzutan. Garrantzi askoko erronka eskuratu zuen, eta, hori aintzatestekoa da noski.
-Datorren urteari begira erronkaren bat al duzu esku artean?
-Hortxe gabiltza, Nepalera itzultzeko irrikitan gaude, gogo ikaragarriekin. Era berean, 'La montaña desnuda' filmarekin gabiltza, 2016. urteko neguan Nanga Parbatera igotzea lortu genueneko abentura kontatzen duen ekoizpena dena.
Publicidad
-Zenbat zortzimilako igo dituzu zure mendizale ibilbide oparoan? Zein igoera izan duzu gogokoen?
-Guztira hamabi zortzimilako igo ditugu, Shisha Pagma bi aldiz. 2005. urtean egindako saiakera batekin gelditzen naiz, Makaluko mendebaldean egindako saiakera batekin, oso gustora egon baikinen.
-Mendizale izateaz gain, alpinismoa hizpide duen programaren baten baino gehiagotan kamera gisa ibilitakoa zara, kontaiguzu apur bat horren inguruan...
-Urte asko daramatzat telebistarentzat lan egiten eta oraindik jarraitzen dut. Gure pentsatzeko era aldatu egiten da, baita gure ezagutzak ere. Telebistaren mundua oso interesgarria da, asko ikasten baita.
Publicidad
Espedizioko kideen desagerpena
2012. urteko udan Groenlandiara abiatu zinen, bertan tontorrera iristeaz gain ibilbide bat ireki zenuen Ulametorsuaq-en (1800 metro). Abentura horren nondik-norakoak 'Next Stop: Greenland' dokumentalean bildu zituzten, nazioarteko hainbat jaialditan irabazle izatera ailegatuz...
-Zein esperientzia polita izan zen, oso hunkigarria. Zenbat ikasi genuen bertan, gaur egun gaudenok, eta ez dauden biengatik ere. Bertan hiru eskalatzailek eta beste lau alpinistak esku hartu genuen. Zelako paraje eta paisai ederrak ikusi genituen eta baita disfrutatu ere. Inoiz egin dugun espediziorik ederrenetakoa izan zen. Sari asko jaso genituen dokumentalarengatik, Lara Izagirre zinemagileari esker jorratu genuen, bera izan baitzen gidoilari eta zuzendaria.
Noticia Patrocinada
2012ko martxoaren 9an Gasherbrum 1 mendian zebiltzatenean espedizioko hiru kide desagertu ziren 7.700 metroko garaieran.
-Oso txarto eramaten da, gauza oso gogorra da zure espedizioko zenbait kide desagertzea. Asko ikasi genuen esperentzia horretatik, egoak eta harropuzkeriak hobeto etxean geratu behar direla, esaterako.
-2016. urtean Nanga Parbatera igotzea lortu zenuen neguan, munduko lehendabiziko alpinista bilakatu zinen zortzimilakoa negu garaian igotzen. Zer sentitzen da?
- Ez da sentitzen ezer berezirik. Esango genuke edozein egoeratan edota tokitan gozatzen ikasi dugula azken urteotan.
Publicidad
Everesteko gailurra neguan
-Azken urteotan hirutan saiatu zara Everesteko gailurrera neguan ailegatzen. Laugarren saiakerarik egongo al da?
-Ez dakit laugarren saiakera bat egongo ote denik. Bai ahal dizut esan hiru saiakerotan asko gozatu dugula, Everesterekin oso erlazionatuta baikaude.
-Eta iaz K2 neguan ere igotzen ari zinetenean, espedizioa bertan behera utzi eta Tom Ballard eta Daniele Nardiren erreskatean laguntzera abiatu zineten. Nola amaitu zuen istorioak?
-Gaizki bukatu zuen. Baina, heriotza batek maitasunezko mila irudi izan ohi ditu, eta egoera gogor horietan beti zerbait positiboa atera behar da. Enegia berregiten da, inoiz ez da desagertzen. Bai Tomek eta baita Danielek izandako hainbat ekimen eta hainbat proiektuk aurrera jarraitu dute, eta eurei esker da hori.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión