https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Alerta goiztiarra' eta 'Txandaketa' programak abian jarri dituzte berriro Arabako saltokiei laguntzeko

'Alerta goiztiarra' eta 'Txandaketa' programak abian jarri dituzte berriro Arabako saltokiei laguntzeko
E.C.

Helburua saltokiak lehiakorragoak izatea eta belaunaldi aldaketan laguntzea da

PAUL PICADO

Duela hiru urte 'Alerta goiztiarra' eta 'Txandaketa' programak abian jarri zituzten, Arabako herri eta hirietako enplegu sorkuntzan laguntzeko. Saltzaileen artean harrera ona izan zuten, eta horri esker, aurten hirugarren aldia da antolatzen direla. Alde batetik, 'Alerta goiztiarra' programa beren bideragarritasun ekonomikoa arriskuan ikusten duten saltokientzat da. Bestetik, 'Txandaketa' programa, erretiratzen direnentzat da, askotan ez dutelako pertsonarik aurkitzen beren saltokiarekin jarraitzeko.

Horrenbestez, helburua saltokiak lehiakorragoak izatea eta belaunaldi aldaketan laguntzea da. Horretarako, zenbait kanpaina ere abian jarri dituzte urtean zehar, hala nola 'Pentsatu pluralean. Erosi singularrean' edo 'Auzoko saltokiak', alde batetik, bertako saltokiak sustatzeko, eta bestetik, turistak erakartzeko.

'Alerta goiztiarra' ekimenean parte hartzen duten saltokiek zenbait tresna izaten dituzte eskura, kudeaketan eta plangintzan laguntzeko. Horrela, negozioaren administrazioa hobetzeaz gain, eskaintza ere hobetu egiten du. Bestalde, 'Txandaketa' programaren bidez, edozein dela arrazoia negozioa utzi nahi duten saltokiak ekintzaileekin harremanetan jartzen dira, errentagarriak diren eta Araban enplegua eta aberastasuna sortzen duten negozioekin jarrai dezaten. Normalean, jabea erretiratzen den edo bestelako arrazoi pertsonalengatik negozioa utzi nahi duten saltokiak dira.

Iaz 31 saltokik parte hartu zuten bi programa horietan, 23k, 'Alerta goiztiarra' programan, eta gainontzekoek 'Txandaketa' programan. Saltoki gehienak Gasteizen daude, zazpi hain zuzen ere, eta beste guztiak Arabako zenbait herritan.

Temas

Euskera