https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Alemanian 35 ordu lan egitetik 28ra igaroko dira

Alemanian 35 ordu lan egitetik 28ra igaroko dira

Espainian 40 ordukoak izan ohi dira lanaldi osoak

UNAI SARRIUGARTE

Alemanian 35 ordu lan egitetik 28ra igaroko dira. Izan ere, herrialde honetako Gobernuak familia eta lagunekin egoteko denbora edukitzea beharrezkotzat jotzen du. Egitasmo honen bitartez jendearen bizi kalitatea hobetzea bilatuko dute.

Lan ordu hauen murrizketak ez du erlazio esturik produktibitatearen jaitsierarekin. Beti esan ohi dute lanak pertsonari duintasuna ematen diola. Era berean, langileak zenbat eta gehiago zaindu, orduan eta estres gutxiago izango dute, euren produktibitatea handiagotuz. Hainbat adituk diotenez, lanaldi osoa handiagoa izanez gero estresak gora egiten du.

Kontu hauek direla medio, lan orduen kopurua eztabaidagai dago nazioarteko hainbat herrialdetan. Alemania aitzindaria izan da asteko lan orduen murrizketa honetan. Erabaki hau Alemanian izan den hainbat langileren greba luze baten ondorioa da.

80. hamarkadan 35 ordura jaitsi zen asteko lanaldia Alemanian. Garai hartan polemika ugari eragin zituen erabakia izan zen, beste herrialde batzuetako asteko lanaldia 45 ordu inguruan baitzegoen. Espainian 40 ordukoak izan ohi dira lanaldi osoak.

Lanaldietako ordu kopurua aldatzeaz gain, Alemaniako Gobernuak langileen ongizaterako diren beste zenbait neurri ere hartu ditu. Langileek malgutasuna izango dute ordu kopuruei dagokienez eta aste batean ordu gehiago sartu izanez gero, hurrengoetan ordu gutxiago lan egin behar izango dute.

Temas

Euskera