https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak teknologia berriak irakatsiko dizkio xehekako merkataritzari

'Pentsatu pluralean, erosi singularrean' kanpainaren barruan sartzen da prestakuntza ekintza hori

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak teknologia berriak irakatsi dizkie (bereziki 'Google My Business' plataforma) berrogeita hamar merkatariri azken asteetan zehar. Tokiko merkatariei laguntzeko 'Pentsatu pluralean, erosi singularrean' kanpainaren barruan sartzen da prestakuntza ekintza hori.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak joan den abenduaren hasieran abiarazi zuen Gasteizko eta Arabako tokiko merkatariak sustatzeko eta haiei laguntzeko kanpaina hori, kontsumitzaileei jakitera ematearren ezen auzoko edo herriko saltokian erostea, kalitate eta hurbileko tratuaren sinonimoa ez ezik, badela ekonomia, tokiko enplegua eta eskualdeko produktoreak sustatzeko modua ere.

Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Araia eta Guardiako 165 merkatari txikik parte hartzen dute, guztira, kanpaina honetan, zeinak hedabide eta sare sozialetan ere baduen presentzia, eta saltokietan ere bai, bereizgarri eta informazio orrien bidez eta are agiri baten bidez ere, zeinean nabarmentzen baita zer eragin positiboa duen xehekako merkataritza baliatzeak kontsumitzeko. Agiri hori irudi bihurtu zen sustapen bideo baten bitartez.

Kanpaina era bateko eta besteko ekimenen bitartez hedarazten da, eta, horien artean, nabarmentzekoak dira Gasteizen, Laudion eta Amurrion hedatutako prestakuntza ekintzak, arabar merkatariei teknologia berriak baliatzenerakustekoak, bereziki 'Google My Business' izeneko plataforma, saltokiak agerira ekartzeko Interneten bidez eta bezeroeieta bezero izan daitezkeenei ordutegi, harremanetarako datu eta abarren berri emateko.

«Bost prestakuntza ekintza antolatu ditugu, eta 50 parte hartzaile izan ditugu; ekintza horietan, adierazi diegu zertan datzan Google My Business, eta erakutsi diegu nola erabili tresna hori moduerabilgarri eta eraginkor batean. Online plataforma horren bidez saltokiak geolokalizatzen dira, bezeroekiko harremanak izan daitezke, eta haien gustu eta beharrizanen gaineko informazioa eskuratu», azaldu du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak.

Denda ibiltaria

'Pentsatu pluralean, erosi singularrean' kanpaina 2017ko abenduan abiatu zen, eta 2019aren hasierara arte garatuko da, hainbat fasetan. Ondorengo urratsetako batzuk izango dira sare sozialetan saltokiak sustatzeko lehiaketak antolatzea datozen asteetan, eta 2018ko udaberrian denda ibiltari bat abiaraztea, diseinuzkoedukiontzietan oinarritua, zeinari The Singular Store izena eman baitzaio.

Gunehori leku batetik bestera ibiliko da Gasteizen eta Arabako gainerako herrietan, kanpainan parte hartzen duten saltokiekin (Amurrio, Laudio, Agurain, Araia, Guardia). Xede nagusia ez da izango produktuak saltzea, baizik eta esperientzia, eta gune berezi bat izatea merkatariek eta bezeroek tril egin dezaten:egunero, zenbait saltokik beren produkturik berezienak jarriko dituzte erakusgai, eta eskaintzaren aurkezpen publiko bat egingo dute. Hona non kontsultatu daitekeen jarduera horiei eta kanpainaren gainerakoei buruzko informazioa: www.arabahemengoshopping.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos