https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak Ondategi eta Gopegiko araztegi berria eraikitzeko lanak esleitu ditu

Aldundiak Ondategi eta Gopegiko araztegi berria eraikitzeko lanak esleitu ditu

Lanen helburua da saneamendu sarea eta arazketa hobetzea, eta Apodakako akuiferoari eragin txikiagoa sortuko zaio

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Ondategi eta Gopegiko saneamendu sarean eta arazketa sistemetan hobekuntzak egiteko obren kontratazioa esleitu du. Obra horiek barnean hartzen dute araztegi berri bat eraikitzea. Inesco Constructora SA enpresak izango du ardura lanak gauzatzeko, zeinek Apodakako akuiferoko uren kalitatea hobetukobaitute, eta hamaika hilabeteko epea izango du obra gauzatzeko.

Proiektuak 685.797 euroko aurrekontua dauka, eta Aldundiak baterako arazketa sistema berri bat ezarriko du, gaur egun dauden lau isurketa guneetatik bitarako. Hain zuzen ere, proiektuak jasotzen du HUA berri bat, filtro berde (edo begetal) berriekin eta tratamenduko bi faserekin. Araztegi berria datorren urtearen hasierarako abian egongo dela aurreikusi da.

Aldundiak lehenbizikoz erabiliko ditu mota horretako filtroak araztegietan eta, horren bidez, filtroek nola funtzionatzen duten ikusi nahi du, antzeko neurriko herriguneetan ere jartzeko. Besteak beste, ihiak landatuko dituzte, horien errizomek eta sustraiek filtroa aireztatzea eta homogeneizatzea ahalbidetzen baitute, eta horri esker, hondakin uren arazketan mantentze kostu txikiagoa izango da eta paisaian hobeto integratuko da.

URAk zenbait bider eskatu dio Zigoitiko Ur Partzuergoari zuzen dezala udalerriaren saneamendu eta arazketa arazoa; izan ere, ez ditu betetzen isurketa parametroak. Era horretan, gainera, Arabako Foru Aldundiak bere Legegintzaldiko Plan Estrategikoan hartutako konpromisoa beteko da,bai eta URArekiko esparru akordioa ere, zeina duela urtebete baino gutxiago eguneratu baita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos