https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak onartu egin du Asparreneko hiri antolamendurako plan orokor berria

Udalak proposatutako HAPO berriak murriztu egiten du bizitegitarako lurzoru urbanizagarria

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak Asparreneko hiri antolamendurako plan orokor (HAPO) berria onartu du, oraintsu arte indarrean egon diren 2004ko udal arau subsidiarioak ordeztuko dituena.

Asparreneko Udalak proposatutako hirigintza plan berriak –hura idazteak eragindako gastuak foru laguntza programak lagundu ditu diruz– Araiako herrigunearen kontsolidatzea dakar eta bizileku gunearen garapena errazten du. Kontsolidatze horretan nabarmentzekoa da Ajuria-Urigoitiaren industria siderurgiko zaharraren birmoldaketa eta Done Jakue bidearen aintzat hartzea. Jarduera ekonomikoetarako lurzoruari dagokionez, kontsolidatu egiten dira Asparreneko eta Donemiliagako lurzoruak, biak ala biak N-1 errepidearen inguruan, industria lurzoru hutsa sortu eta jalkinez betetzeko.

Oinezkoentzako bihurtzea Araiako alde zaharra

Planak planteatzen du Araiako alde zaharra (Herriko enparantzaren, elizaren, Iturbero pilotalekuaren eta Presalde kalearen ingurua) oinezkoentzako bihurtzea. Horrez gain, bide berriak egitea, beste aparkaleku batzuk eraikitzea eta zenbait kale zabaltzea ere proposatzen du. Era berean, oinezkoentzako ibilbide berriak jasotzen ditu, hala nola, Done Jakue bidea, Inaziotar bidea, Arabako lautadaren inguruko GR-25a eta GR-282a edo Artzaintzaren naturbidea, zeintzuek bide sare bat osatzen duten, gainerako herriguneak eta Araia lotzen dituena.

Plan orokorrak, halaber, Araiako erdialdea ipar-hego zeharkatzen duen azpiegitura bat planteatzen du, Zirauntza ibaiaren parean ibai-parke gisa antolatzen duena.

Lurzoruei urbanizagarri sailkapena kentzea eta etxebizitza dentsitate handiagoa Araian

Planak urbanizagarri sailkapena kendu dio Araiako SAUR-4 sektore urbanizagarri zaharrari eta gaineko lurzoru urbanizagarrietako azalera murriztu egin du, planaren helburu hauek betez: proposatutako egoitzetarako eremuetan biztanleko lurzoru artifizializatuaren tasarendentsitatea gutxitzea eta hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriaren ahalik eta azalera txikienari eragitea. Eremu horietan aurreikusten da 38 etxebizitza egin ahal izatea Albeizko sektorean eta 235 Araiakoan, etorkizunean, dagozkion plan partzialetan, garatu beharrekoak.

Orobat, Araiako hiri lurzoruakgaitasuna du beste 214 etxebizitza jasotzeko eta bizitegitarako gainerako guneetan beste 54 etxebizitza egiteko aukera dago hiri lurzoru sailkapena duten lurretan.

Industria lurzorua

Industrialdeari dagokionez, neurriak proposatzen ditu hirigintza agiriak, sarbideak hobetzeko, erabilerak malgutzeko eta aukeren arabera lurzatikatzeak areagotzeko.

Ildo beretik, planteatzen du dagoen industria sarea aprobetxatzea, alegia, hutsik dauden lurzatiak berriro erabiltzea eta baimendutako erabilerak ugaritzea, pabiloien eraikitzea eta enpleguaren aldetik intentsiboagoak diren jarduerak erraztuz.

Bestalde, kendu egiten du SAUI-2 industria sektorea, 22,15 hektareakoa, Asparrena-Donemiliagako industrialdeanzegoena. Aurreko planeamenduan industria lurzoru urbanizagarri gisa egon zen sailkatuta eta aurrerantzean lurzoru urbanizaezinaren sailkapena izango du.

Ajuriaren lantegi zaharraren birmoldaketa

Etorkizunean egingo den plan berezi batek berreskuratuko duAjuria-Urigoitiaren lantegiak hartzen zuen industria lurzorua. Plan horretan haren erabilerak xehakatuko dira eta balioa emango zaio. Horiek horrela, plan orokorrak Ajuriaren lantegi zaharraren eta haren inguruaren birmoldaketa jorratuko du eta eremu horijotzen du Aizkorri-Aratz parke naturala eta Araiako lotuko dituen uztarri.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos