https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak 8,9 milioi euroan lizitatu ditu N-240 errepidea hobetzeko obrak

Langile batzuk, N-240 errepidean hobekuntzak egiten./I- Onandia
Langile batzuk, N-240 errepidean hobekuntzak egiten. / I- Onandia

Obrak 2018an hastea aurreikusten da

I.AGOTE

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak 8 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu N-240 errepidea egokitu eta hobetzean, Legutioko irteeraren eta Ollerietako bidegurutzearen artean –16,7 eta 19,9 kilometro puntuak–, Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen bide horren segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko.

Gaur, Foru Gobernu Kontseiluak proiektu horren obren lizitazioa onartu du, gehienez ere 8,9 milioi euroko aurrekontuaz, eta 25hilabete inguruko gauzatze epeaz. Datorren urtearen erdialdera esleituko dira obrak, 2018ko azkeneko hiruhilekoan hasi ahal daitezen.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak proiektu hori lehentasunezkotakotzat jo zuen agintaldi hasieran, errepidearen trazadura eta segurtasun arazoak tarteko, eta istripu ugari egoteagatik bide zatietan, eta gaur onartutako erabakia urrats bat da gauzatu dadin.

Proiektu hori AEPI Arabako Errepideen Plan Integralaren egutegian programatua zegoen, 2007-2009 hirurtekorako. N-240 errepideko proiektuak egungo ibilbidea aprobetxatuko du, lursailei ahalik eta gutxien eragiteko. Salbuespen bakarra lehen kilometroa izango da, ezinbestekoa baita Santa Engraziako zubitik aurreradauden bihurgune arriskutsuak kentzea eta errepidea kalteberak diren ingurune eremuetatik urruntzea.

Era berean proiektuak berekin ekarriko du sestra aldaketak kentzea, ikuspen ona bermatzeko eta Elosuko bidegurutzera beste lotune bat gehitzeko, horrek gidarien segurtasuna bermatuko baitu biraketa guztietan. Antolatu egingo ditu, halaber, segurtasun irizpideak oinarri, ertz bietako lurzati eta finka partikularretarako sarrerak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos