https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak Laudioko Udalari Kasinoa lagatzea erabaki du

Udalak bere gain hartuko ditu eraikina mantentzeko eta onik zaintzeko lanak

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak Laudioko Lamuza parkean dagoen Kasinoaren eraikinaren erabilera lagako dio Laudioko Udalari, hura zaharberritzen milioi bat euro baino gehiago inbertitu ondoren. Udalak higiezina onik zaintzeko konponketak hartuko ditu bere gain hemendik aurrera, eta foru erakundea, berriz, eraikinaren egiturari eragiten dieten esku hartzeez arduratuko da.

Foru Gobernu Kontseiluak erabileraren doako lagapena egitea erabaki du gaur, hasteko, hamar urterako, baina iraupen berekoluzapenak egin ahal izango dira, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak datozen egunotan sinatuko duten hitzarmenarekin bat etorriz. Hitzarmen horretan mantentze lanen erantzukizunak banatzen dira, eraikina onik zaintzea bermatzearren eta hondatzea saihestearren.

Horrela, bada, hitzarmen horrek arautzen duenez, Laudioko Udalaren kontu eta kargu izango dira Kasinoan egiten diren obrak eta hura onik zaintzeko konponketa guztiak, bai eta funtzionamenduak (ura, elektrizitatea, gas naturala, telefonia, udal tasak eta abar ...), garbiketak etaohiko mantentze lanek sortutako gastuak ere. Foru Aldundiak, aldiz, erakinaren egiturarekin lotutako obrak baino ez ditu bere gain hartuko.

Bi erakundeen ordezkariek osatutako bitariko batzorde tekniko batek higiezinaren egoeraren jarraipena egingo du, erabakitzeko zer esku hartze egin behar den eraikina behar bezala onik zaintzeko eta zer obrak eragiten dioten haren egiturari. Batzorde horrek gutxienez bisitaldi bat egingo du urtean, eraikinaren egoera aztertzeko, eta eska daitezkeen jarduketak eta haiek egiteko epeak zehazteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos