https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak hobetu egingo ditu, 2018an, Gasteiz/Durango eta Gasteiz/Miranda de Ebro arteko loturak

Autobus gehiago eta sarriago ipiniz eta BAT txartela abian jarriz

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak hobetu egingo ditu datorren urtean Gasteiz/Durango eta Gasteiz/Miranda de Ebro arteko loturak, autobusak sarriago ipiniz, ikasle eta langileei egokitutako ordutegiak jarriz, autobus eroso eta berriagoakeskainiz eta BAT txartela aukeran emanez.

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du behin betiko Gasteiz-Durango eta Gasteiz-Miranda de Ebro lineak kudeatuko dituen errepide bidezko herri arteko garraio emakida berriaren proiektua, bai eta haren aurka aurkeztutako alegazioei eman beharreko erantzuna ere.

Egin beharreko hurrengo urratsak, 2018ko lehen hiruhilekorako aurreikusiak, hauek dira: proiektua lizitatzea eta esleitzea. Proiektu hori lizitazio baldintza agirien oinarria izango da, eta funtsezko hobekuntzak planteatzen ditu: maiztasuna, ordutegia eta zerbitzuak, dena kalitate hobearen mesedetan.

Beste berritasun batzuk dira BAT txartela ordainketa bide gisa sartzea, txartel arruntaren prezioari lotutako beherapenak (BAT arrunta % 20 gutxiago eta BAT berezia % 40 gutxiago) eta autobus berriagoak eta erosoak eskaintzea.

Emakida berri hori egun daudeneko bi emakidaren batura da: P-28arena, egun Gasteiz/Durango linea kudeatzen duenarena, eta P-7arena, Gasteiz/Miranda de Ebro eta Gasteiz/Espejo lineakkudeatzen dituenarena. Proiektuak diruz lagundutako emakida bat planteatzen du, Gasteiz/Durango lineak sortzen duen defizita berdintzeko beharra baitago.

Tarifa berriak

Era berean, Foru Gobernu Kontseiluak hauek ere onartu ditu gaur: Gasteiz eta lurralde historikoko eskualdeak eta eskualde barruko herriak beren artean lotzen dituzten emakida nagusietan 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren tarifak. Tarifa horiek direla eta, Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako emakidetan bildutako lineetako txartel arruntaren prezioa 20 zentimo garestituko da.

Garestitze hori 2015eko erdialdeaz geroztik txartelaren prezioari bere horretan eutsi ondoren dator, eta helburu da hiri garraioaren eta herri artekoaren prezioak bateratzea, etorkizunean, autobus-aldaketen politika kontuan hartuta, tarifak berak izan daitezen.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hainbat hobekuntza egin ditu zerbitzuan azken bi urteetan, batez ere, maiztasun eta geltoki kopuruari dagokienez, eta hala jarraituko du egiten 2018an. Teknologiaren ikuspuntutik ere hobekuntzak egin ditu, nola autobusetan hala bidaiariek beren bidaiak antolatzeko eskueran dituzten tresnetan (Alavabus APPa).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos