https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak hobetu egingo du Estarroako bidea

Proiektua onartu du, 3 milioi euroko inbertsioa dakarrena

I.AGOTE

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Sailak hobetu egingo du A-3302 errepidea Estarroa aldean, eta zubi berri bat eraikiko du Zaia ibaiaren gainean, haren ahalmen hidraulikoa handitu eta uholdeek hartzeko arriskua murriztuz. 3 milioi euroko inbertsioa dago aurreikusita.

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du behin betiko proiektu hau, ia 3.026.181 euroko aurrekontuarekin, eta hasierako onarpena eman dio proiektuak erasaten dituen ondasun eta eskubideen zerrenda zehaztu eta banan-banakoari.

Proiektu honek errepidearen arazo nagusiak konponduko ditu, Estarroara sartzeko bidegurutzearen eta A-3606 errepidearekikogurutzagunearen artean: bazterbiderik eza, egungo bidearekiko jarraipen funtzionalik eza eta istil zabalak sortzea bidean.

Ezinbestean eraiki beharrekoa da Uda ibaiaren gainean gaurkoak baino ahalmen hidrauliko handiagoa izango duen zubi bat, inguru hartan uholdeak izateko arriskua urrituko bada.

Era beran, proiektuarekin hobetu egingo da erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna, zabaldu egingo baita bidea (egun 6 metro ditu, eta 10 metrotara arte zabalduko da) eta zubi horren plataforma. Une honetan, plataforma hori 5 metro zabal da, eta ibilgailuek beste bide bat bilatu behar izaten dute igaro ezin direnean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos