https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Futboleko Espainiako Federazioak bat egin dute lau joko zelai berritzeko

Lankidetza horri esker, laguntza emango zaie Asparrena, Agurain, Kanpezu eta Dulantziko udalei beren futbol zelaiak berregokitzeko

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Futboleko Espainiako Errege Federazioa (RFEF) proiektu bat gauzatzen ari dira batera, Asparrena, Agurain, Kanpezu eta Dulantziko futbol zelaiak berritzeko. Hiru erakundeek hitzarmen bat sinatu dute, 700.000 eurorekin laguntzeko parte hartzen duten lau udalei, eta modu horretan, instalazio horiek eraiki, hobetu, handitu edo birmoldatzeko lanak finantzatuko dituzte.

«Neurri horrekin lortu nahi dena da hobetzea udalerri horietako udalek eskaini ditzaketen zerbitzuak, batez ere kontuan izanda profesionala ez den futbola sustatzeko balio duten instalazioak direla, eta jarduera asko eta asko programatzen direla lurraldeko gazteentzat» esan du diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak, zeinaren sailak 150.000 euro eman baititu proiektu horretarako; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak eman duen beste.

Foru ordezkaria egon da Juan Luis Larrea RFEFeko lehendakariarekin eta Perico Solaun Arabako Futbol Federazioko lehendakariarekin, udalerrietan egiten ari diren obren bisita batean. Kanpezun izan da lehenengo geldialdia, non bukatu baitira konponketa lanak eta non lehenengo partidak jokatu baitira instalazio berriak egin direnetik. Hain zuzen ere, Mendialdeko herri horretan egin da apusturik handienetako bat, joko zelaia goitik behera konpondu baita.

Ondoren, Dulantzira joan dira. Han, alkateak azaldu dizkie zelaian egiten ari diren birmoldatze lanak; hau da, harmaila bat egokitzen ari dira, han asterik aste biltzen direnak kokatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos