https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Araban aberastasuna eta enplegua sortuko duen turismo jasangarri baten alde egin dute

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Araban aberastasuna eta enplegua sortuko duen turismo jasangarri baten alde egin dute

Kuadrillek aipatutako 2017ko bilakaera positiboa bere egin dute

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azpimarratu dute turismoak 2017. urtean Araban izandako bilakaera positiboa, eta aipatu dute turismoa Arabako eskualdeetan aberastasuna eta enplegua sortzeko eragile izango bada, modu bateratuan lanean jarraitu behar dutela.

Hori izan da Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo diputatuak eta Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo kontseilariak Arabako Turismo Mahaiari igorritako mezua. Mahaian Gasteizko kuadrilletako eta Udaleko ordezkariak biltzen dira eta gaur kontseilariak ohiz kanpoko parte hartzea izan du.

Aldundiak eta Jaurlaritzak bat egin dute aipatzean 2017an turismoaren aldagai nagusiek zein bilakaera positiboa izan duten. Urtarrila eta azaroa bitartean, bisitarien sarrerak eta Arabako hoteletako gaualdiak 399.0000 eta 684.000 izan ziren; hau da, 2016ko urtearekin alderatuta hazkundea % 6,8 eta % 3,6koa izan da, hurrenez hurren.

Goranzko joera hori Arabako landetxe eta landa turismoko establezimenduetan ere mantendu da. Gonzalez eta Retortillok iazko ekitaldiko emaitza onak agerian jarri dituzte eta elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute, turismoa aberastasuna eta enplegua sortuko duen jarduera jasangarri moduan finkatzeko, bai Araban bai Euskadin.

Gainera, kuadrillekin batera, epe ertainerako eta luzerako sektorearen erronkak aztertu dituzte. Adierazi dute erronka horiek lortzeko ezinbestekoa dela erakunde guztien arteko lan bateratua, kalitatezko eskaintza sortzeko eta hori modu egokian zabaltzeko; horrela, bisitariak erakartzeko eta, batez ere, egun gehiago igaro ditzaten lortzeko.

Alfredo Retortillo kontseilariak bere hitzaldian datozen urteetarako Eusko Jaurlaritzaren turismo politikaren ardatz nagusiak zeintzuk diren azaldu ditu eta Cristina Gonzalez diputatuak Arabako Aldundiak Turismoko Nazioarteko Azokan (FITUR)aurkeztuko dituen proiektu eta ekimenak aurreratu ditu.Azoka urtarrilaren 17an irekiko da Madrilen

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos