https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak bidea jarri du Arabako Gizarte Esku-hartzearen arloko II. Hitzarmena sina dadin

Aldundiak bidea jarri du Arabako Gizarte Esku-hartzearen arloko II. Hitzarmena sina dadin

Bermatzen du behar besteko finantzaketa izan dezaten gizarte esku hartzeko elkarteek zeintzuekin GOFEk zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmenak baititu sinaturik, eta, aldi berean, estatuko desindexazio legea betetzen du

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak bermatzen du behar besteko finantzaketa izan dezaten Arabako Lurralde Historikoan gizarte esku hartzean diharduten elkarteek zeintzuekin GOFEk zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmena baititu sinaturik. Foru Erakundearen ustez, egoera horretan, ez dago eragozpenik Arabako gizarte esku-hartzearen II. hitzarmen kolektiboa sinatzeko.

Gizarte erakunde horietako batzuek zerbitzuak emateko hitzarmenak dauzkate sinatuta Arabako Foru Aldundiarekin, gizarte zerbitzuen arloan. Badira zenbait hilabete Gizarte Zerbitzuen Foru Saila lanean ari dena Arabako gizarte esku-hartzearen arloko entitateen elkarteak (lurralde historikoan sektore horretan dabiltzan entitate gehienak biltzen ditu) II. hitzarmen kolektiboa sina dezan langileen ordezkariekin.

Gaur arratsaldean, bilera bat izan da AISAko ordezkarien eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkarien artean, eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkariek, bilera horretan, bermatu dute behar beste finantzaketa izango zutela lurralde historikoko gizarte esku-hartzeko entitateek zeintzuekin GOFEk zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmenak baititu sinaturik. Era berean, entitateei berretsi diete, Gizarteen Foru Saileko foru teknikariek eta GOFEkoek adierazten dutenez, estatuko desindexazio legea betetzeko betebeharra.

Bileran zehar, AISA elkarteak Gizarte Zerbitzuen Foru Zerbitzuari jakinarazi dio asmoa duela bilera baterako deialdia egiteko langileen ordezkariei, biharko –ostirala, urtarrilaren 12a–, datorren astean sinatzeko Arabako gizarte esku-hartzearen arloko II. hitzarmen kolektiboa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos