https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak beste birding ibilbide bat gaitu du Garobel mendilerroan, hegaztiak behatzeko turismorako

Ibilbide berri hori seinaleztatu ondoren, zeina ‘Txarlazorako igoera’bezala ezagutzen baita, Arabak dagoeneko 7 birding gune dauzka

I.AGOTE

Arabak beste birding ibilbide bat edukiko du, eta ibilbide ornitologiko horrek hegaztien zaletuak eta argazkilaritza espezializatuko profesionalak erakarriko ditu. Garobel mendilerroan dagoen ‘Txarlazorako igoera’ bezala ezagutzen da. Arkamu, Gibijo-Arrastaria Natura 2000 Sarearen HBBE (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu) eta KBE (Kontserbazio Bereziko Eremu) natura gune babestuaren zati da. Han, biodibertsitate aberatsa eta besteak beste gisa honetako hegaztiak ikus daitezke: okil handia, erregetxo bekainzuria, gabiraia edo belatz handia.

Ibilbide berria Urduñako Eliza Zaharreko Andra Mariaren elizatik abiatzen da, eta 548 metro igo behar dira ordubete eta erdi inguruan. Foru aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak hilabete honetan hasiko ditu egokitze eta seinaleztatze lanak, eta horretarako 9.000 euro inguruko inbertsioa egingo du.

Hartara, Garobel mendilerroa Arabako beste birding gune bat izango da, zeinak dagoeneko 7 baitira, eta lurralde guztian zehar banatuta baitaude:Turismo ornitologikoa nahitaez gelditubeharko daGuardiako urmaeletan, Valderejon, Uribarri Ganboako urtegietan, Izkin, hegoaldeko mendilerroetan eta Salburuan, non hegaztiak behatzeko guneak, informazio ornitologikoko bulegoak eta ibilbide berezituak baitaude.

Araba, nahiz eta azaleraz txikia izan, erakargarria izaten hasi da ornitologo zaletu eta profesionalentzat, baita beste herrialde batzuetatik datozen “birdwatcher” deiturikoentzat ere.

Izan ere, Araban dauden paisaia eta ekosistema askotarikoetan hegazti asko daude, eta oso eremu txikietan egon ere.Hegaztiak behatzeko ekintza “birding edo birdwatching” izenez ere ezagutzen da, goraldi handia izan du azken urteotan, eta oharkabean eginiko jarduna izatetik landa eremuaren garapen aukera izatera igaro da, sektore horri begirako enpresa ekimen berrien interesa ere pistuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos