Borrar

Aldundiak berritu egin du lankidetza Gurutze Gorriarekin

GOFEk 640.000 euro jarriko ditu hitzarmen horretarako, adinekoen eta mugikortasun murriztua dutenen eguneroko joan-etorriak errazteko

i.agote

Miércoles, 8 de noviembre 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, luzatu egin du Gurutze Gorriaren Arabako batzordearekin 1998tik duen lankidetza hitzarmena garraio egokituaren zerbitzua mantentzeko; 640.000 euro jarriko ditu hitzarmen horretarako.

Zerbitzu horrek ahalbidetzen du garraio egokitua izan dezatela adinagatik edo autonomia gabeziak kaltetuta egoteagatik mugikortasun urria daukaten pertsonek, batez ere eguneko arretarako landa zentroetara (EALZ) joateko, zeinak kokatuta baitaude Arabako Lurralde Historikoko Aiara, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialde eta Kanpezu – Arabako Mendialdeko kuadrilletako udalerrietan, bai eta aisialdi eta astialdiko baliabideetara iristeko ere.

EALZak udal ekipamendu integratuak, prebentiboak, asistentzialak eta komunitarioak dira, adinekoei egunez hainbat zerbitzu ematen dietenak ohiko bizitzaren jardueretan laguntzeko eta aisialdi eta astialdirako. Gaur egun, Foru Aldundiak haien % 80 finantzatzen du. 2016. urtean, guztira 234 lagunek erabili zituzten lurraldean dauden 16 EALZak; hain zuzen ere, udalerri hauetan daude: Dulantzi, Aramaio, Amurrio, Harana, Arraia-Maeztu, Artziniega, Asparrena, Araia, Bilar, Iruña Oka, Lagran, Erriberabeitia, Gaubea, Agurain, Zigoitia eta Zuia.

Era berean, garraio zerbitzuak ahalbidetzen du landa inguruan bizi diren eta eguneko baliabidea Gasteizen edo beren bizilekuetatik urrun esleitu zaien pertsonen lekualdatzea. Egun hainbat zerbitzu egiten dira eguneko arretarako Samaniegokoegoitzan, Ehari eta Aita Menni eguneko zentroetan, eta hainbat elkartetan (Atece, Aemar, eta Zuzenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios