https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak babesa eman dio elkarteen lanari, Haurren Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean

«Datu esperantzagarria da, baina gehiago lortzeko helburua izan behar dugu, haurren minbiziak eragindako heriotza bakar bat ere gehiegida eta», gehitu du foru diputatuak

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak gaur babesa eman dio minbizia duten haurren senideen euskal elkarteek egiten duten lanari, baita gaur Haurren Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta antolatutako ekitaldiei ere.

Arabako Foru Aldundia aurten, berriro ere, elkargunea izan da Umeekin – Minbizia duten Haurren Gurasoen Euskal Federazioarentzat eta hori osatzen duten elkarteentzat: Aspanafoa (Araba), Aspanovas (Bizkaia) eta Aspanogi (Gipuzkoa). Horiek guztiek, Haurren Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko hiru lurralde historikoetan burutzen ari diren jarduerak aurkeztu dituzte.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak Arabako Foru Aldundiaren babesa azaldu die elkarte horiei egiten duten lanean. «Haurren minbizia guztion kontua da. Urtero diagnostikatzen dira minbizia duten haurren kasu berriak. Gaixotasun arraroa izan arren, haurren minbizia 14 urtera artekoen heriotza gehien eragiten duen gaixotasuna da. Zorionez, diagnostikoen eta tratamenduen aurrerapenek haurren biziraupena handitzea lortu dute. Bost urterako biziraupen tasa ia-ia % 80ra iristen da», laburbidu du. «Datu esperantzagarria da, baina gehiago lortzeko helburua izan behar dugu, haurren minbiziak eragindako heriotza bakar bat ere gehiegida eta», gehitu du foru diputatuak.

Alde horretatik Marian Olabarrietak bere esker ona agertu die elkarteei eta beraiek osatzen dituzten kideei, egiten duten garrantzizko lanarengatik, alegia, minbizia duten haurren familiei lagun egiteagatik beren seme-alaben gaixotasunean.

Gaineratu du Arabako Foru Aldundiak orain dela zenbait urtetik elkarlanean diharduela Arabako Aspanafoa elkartearekin, bi lankidetza hitzarmen direla medio, esku-hartze psikosozialeko programa bat garatzeko eta Gasteiztik kanpo minbiziaren aurkako tratamendua jasotzen duten seme-alabak dituzten familiei laguntzeko.

Umeekin federazioaren eta lurraldeetako elkarteen ordezkari moduan, Estibaliz Sánchez (Aspanafoa), Lutxi Calvo (Aspanovas) eta Felicidad Valenciano (Aspanogi) etorri dira aurkezpenera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos