Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Martes, 28 de noviembre 2017, 00:07
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Arabako Foru Aldundiak aste honetan abiaraziko du “Álava Plus” programa, bazterturik geratzeko arriskuan diren 60 gazte langabeturi turismoaren arloko prestakuntza eskaini eta sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera emanez, lan merkatuan sartu ahal izan daitezen. Parte hartzaileek 3. mailako ziurtagiri profesional bat eskuratuko dute, eta 1.500 euroko beka bat jasoko dute.
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak gaur iragarri du, Arabako Batzar Nagusietan, programa hori abiarazteko asmoa, eta haren edukiaren, faseen eta gauzatzeko egutegiaren berri eman du. Proiektua gaur abiatuko da, izena emateko epea hasita, eta datorren urtearen amaieran amaituko da, 2018an, lanbide praktikekin.
“Agintaldiaren hasieran konpromisoa hartu genuen kanpoko finantzaketa bilatzeko, langabeziaren aurka egiteko tresna gehiago eta hobeak edukitzearren, eta hara hemen emaitzak. “Álava Plus” programak 438.000 euroko aurrekontua dauka, eta europar funtsek jarriko dituzte diruok, langabezian diren arabarrek jasoko dituztelarik onurak”, nabarmendu du.
`Álava Plus” programak gizarte eta hezkuntza enplegagarritasunerako gizarte eta hezkuntza proiektu integral bateskainiko die, 840 ordukoa, 16 eta 30 urte bitarteko 60 gazte langabeturi. Enplegagarritasun proiektu horren zutabeak izango dira orientazio pertsonal eta profesionala, prestakuntza zeharkako eta berariazkoa eta turismoaren sektorean lanbideko praktikak egiteko aukera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.