https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak 80.000 euroko diru-laguntza bideratu du Bizkaiko erlezainen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko

Aldundiak 80.000 euroko diru-laguntza bideratu du Bizkaiko erlezainen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko

Laguntza ekonomikoa probintziako 152 erlezain ezberdinei eman zaie

UNAI SARRIUGARTE

Bizkaiko Foru Aldundiak 80.000 diru-laguntza bideratu du probintziako erlezainen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko helburuarekin. Laguntza ekonomiko hau Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak kofinantzatuta dago eta norgehiagoka araubidean eman dira ekoizpen jasangarriaren eredurik onenetakotzat jotzen den sektorea bultzatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak eskainitako diru-laguntza probintziako 152 erlezain ezberdinei bideratu zaie. Erlezain hauek ekoizten dituzten produktuen merkaturatzea hobetzeko ekimenak egiteko asmoarekin.

Zehatzago esanda, laguntza ekonomiko honen bitartez Bizkaiko erlezain eta elkarteei informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko zaizkie. Hori dela bide, barroasiaren aurkako neurriak hartuko dira eta eztiaren ezaugarri fisiko-kimikoak ezagutu eta hobetzeko laborategiko analisiak eta ikerketa espezifikoak jorratuko dira.

Diru-laguntzak hauek emateko araubideak markatzen dituen zenbait irizpide hartu dira kontuan: elkarteak edo erlezainak dituen erlauntzen kopurua, erakunde europarrek aintzatesten dituzten erregimenetan eta kalitate bereiziko figuretan esku hartzea, edota eskabideak egin dituzten elkarteek dituzten bazkideen kopurua besteak beste.

Egun erlezainen sektorea gizarteko jasangarrienen artean dagoela esan ohi da. Izan ere, eztia ekoizteko sistemak izugarri zaintzen du ingurumena. Erleek polinizazioan eta, ondorioz, biodibertsitatearen mantenuan aurkezten duten esku hartzeagatik gehienbat.